Enplegu Publikoko Legearen erreforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskara eskakizunen aurkako epaiei hesia paratzeko bi proposamen zeuden mahai gainean: EAJrena eta EH Bildurena. Adostasunik ez dutenez lortu, EAJrena onartzea ahalbidetu du EH Bilduk, zenbait baldintza adostuta. Bi alderdi horien artean itun bat egitea ez da batere ohikoa. Lege erreformaz eta itunaz aritu zaizkigu Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetaria eta Jon Olano Urain BERRIAko editorea.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



