Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren istorioa ekarri dugu gogora horretarako, baita Kintsugiaz mintzatu ere. Portzierto: zuek bazenekiten zenbatgarren saioa genuen hau?
Sareko xenofobia atzemateko radarra
Xenometer modeloa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Adimen artifizialaren bidez, sare sozialetan zabaltzen diren mezu xenofoboak atzemateko gai den tresna sortzen ari dira zenbait unibertsitate, tartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Oraindik tresna elikatzen eta entrenatzen ari dira, eta ingelesa eta gaztelania ari dira erabiltzen horretarako. Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eman dizkigu proiektu honen inguruko xehetasunak.
Ukendu kolektiboa orbainei
Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren istorioa ekarri dugu gogora horretarako, baita Kintsugiaz mintzatu ere. Portzierto: zuek bazenekiten zenbatgarren saioa genuen hau?
Jo bai, baina hondoratu ez
Global Sumud Flotillaren bigarren misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Apirilaren 30ean 175 kide bahitu zituen Israelek, eta haietako bi Israelen izan ditu, gatibu igandera arte. Aurreko misioan baino gogorrago aritu da Israel oraingoan. Hala ere, 60 ontzi inguru Gazara bidean dira oraindik. Patxi Calleiras da Euskal Herritik abiatutako ekintzaileetako bat. Orain etxean dago eta gertatutako guzia kontatu digu.
Tiroak karlismoaren bihotzean
Montejurrako hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte bi karlista gazte hil eta 30 lagun zauritu zituzten eskuin muturreko kideek Montejurrako erromerian. Argazkiek, dokumentuek eta bertan zirenek kontatutakoek ez dute zalantza izpirik uzten: Espainiako Gobernua zegoen horren atzean. Aurten Lizarrako Udalak biktima horiek aitortzeko eta oroitzeko ekitaldia egin du lehenbizikoz. Gertakari horiei buruzko xehetasun guziak azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak.
Lizeoko ikasleen lezioa
Baxoaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriz ere 'Baxoa euskaraz' aldarrikatzea dagokie Ipar Euskal Herrian. Etxepare lizeoko ikasleek desobedientziaren bidea hartu eta matematikako proba euskaraz eginen dutela jakinarazi dute. 175 irakaslek babesa eman eta laguntzeko prest agertu dira. Baxoaren auziari buruzko xehetasunak eta Seaskari paratutako oztopoak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.
Pantailetara kateatuta
Pantailek adingabeetan duten eragina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pantailaz inguratuta bizi dira, asko erabiltzen dituzte, eta adituen arabera ondorio kaltegarriak dituzte haien osasunean. BERRIAk gai horri buruzko mahai ingurua antolatu zuen maiatzaren 5ean, Donostian. Mirene Beriain Osakidetzako lehen mailako arretako pediatra, Maitane Ormazabal psikologoa eta Iñigo Martinez filosofo eta irakaslea aritu ziren solasean Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariak gidatuta. Aditu horien hausnarketak adituko dituzu gaurko atalean.
Lehendakari nafarra
Carlos Garaikoetxea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Francoren diktaduraren ondoko lehenbiziko lehendakaria izan zen, eta Euskal Herriko politikan itzal handiko gizona izan da. Jaurlaritzan ia hutsetik hasi ziren eta erakunde nagusiak orduan sortu zituen. Ondoren, EAJrekin hautsi eta EA alderdia sortu zuen. Haren ibilbideari buruz aritu zaigu Elixabete Garmendia kazetaria, berak idatzi baitzuen Garaikoetxeari buruzko biografia: Lider bat lehendakari.
Arrain haztegia zauriaren orbanean
Lemoizko zentral nuklearreko proiektuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzak mihi-arrain haztegi bat eginen dutela iragarri du, baina inguru zabala da eta atea irekita utzi du bestelako proiektu batzuk egiteko. Aurretik egindako proposamenak dira, adibidez, natura gune babestu izendatzearena edo memoriari lotutako leku bat egitea. Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu Jaurlaritzaren proiektuaren eta beste proposamen batzuen nondik norakoak.
Hil ondotik ere, baliagarri
Gorpua ematea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hil ondotik, gorpua erraustu edo lurperatu daiteke, baina halakorik egin aurretik, gorpu hori baliagarria izan liteke azkenengo aldiz, adibidez, medikuntzako ikasleentzat. 1.300 lagun inguruk izena emana dute haien gorpuak EHU edo NUP unibertsitateetan erabiltzeko. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu digu nola baliatzen dituzten gorpuak eta Begoña Bereikuak kontatu digu zergatik erabaki duen gorpua Leioako fakultateari ematea.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gerraren kontra eta langileen alde
Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu gehienek gerraren eta ideia erreakzionarioen kontrako, eta langileen eskubideen eta borrokaren aldeko mezuak zabalduko dituzte mobilizazioetan. Hegoaldean, nor bere aldetik; Iparraldean, sindikatu guziek bat eginik. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak eman dizkigu aurtengo Langileen Nazioarteko Egunari buruzko xehetasunak.



