Pantailek adingabeetan duten eragina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pantailaz inguratuta bizi dira, asko erabiltzen dituzte, eta adituen arabera ondorio kaltegarriak dituzte haien osasunean. BERRIAk gai horri buruzko mahai ingurua antolatu zuen maiatzaren 5ean, Donostian. Mirene Beriain Osakidetzako lehen mailako arretako pediatra, Maitane Ormazabal psikologoa eta Iñigo Martinez filosofo eta irakaslea aritu ziren solasean Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariak gidatuta. Aditu horien hausnarketak adituko dituzu gaurko atalean.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



