Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu gehienek gerraren eta ideia erreakzionarioen kontrako, eta langileen eskubideen eta borrokaren aldeko mezuak zabalduko dituzte mobilizazioetan. Hegoaldean, nor bere aldetik; Iparraldean, sindikatu guziek bat eginik. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak eman dizkigu aurtengo Langileen Nazioarteko Egunari buruzko xehetasunak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Hasierako kantua Hutsun taldearen Internazionala da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



