dunbala@2x
Dunbala

Joseina Etxeberriari elkarrizketa

2023ko urriaren 13a
Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

Urte asko egin ditu Joseina Etxeberriak (Ataun, Gipuzkoa, 1968) Gaztea irratian esatari modura. Egun Euskadi Irratiko 'Kontu Kantari' saioa aurkezten du egunero. Haren ibili luzeaz egin diogu elkarrizketa.

Atal gehiago
dunbala

Bananas taldeari elkarrizketa

2024ko apirilaren 25a

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.  

00:00:00 00:00:00
dunbala

Herenegun taldeari elkarrizketa, eta haiekin solasean

2024ko apirilaren 11

Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Pelax

2024ko martxoaren 21a

Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Neu Troia-ri elkarrizketa

2024ko martxoaren 7a

Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.

00:00:00 00:00:00
dunbala

2024aren hasierak ekarri diguna

2024ko otsailaren 22a

Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.

00:00:00 00:00:00
dunbala

Beste begirada bat 2023ko uztari

2024ko otsailaren 1a

Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.

00:00:00 00:00:00
dunbala

2023ko uzta

2024ko urtarrilaren 18a

Iazko urtearen musika errepasoa, disko aipagarrienak makulu, eta Andoni Tolosa 'Morau' musikaria eta kritikari eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.

00:00:00 00:00:00
Dunbala logoa

58. Durangoko Azokari hainbat begirada

2023ko abenduaren 15a

Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 58. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, diskoetxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomendioez eta abar aritzeko.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Loti ederrak

Loti ederrak esaten zaie zientzian aspaldian idatzi eta ahaztuta geratu ziren artikuluei, bat-batean norbaitek berreskuratu eta teoria berri bat sortzeko balio dutenean. Zein edo zeinek ideia bat izan zuen, ez zitzaion kasurik egin, eta urteak geroago beste zientzialari batek ideia hura aurkitu, baieztatu eta handitu egiten du.

Loti ederrak izeneko liburua aurkeztu zuen David Byrne musikariak Riverside Church elizan. Leku ezaguna da eskubide zibilen historian. Han hitz egin zuen Martin Luther Kingek Vietnamgo gerraren aurka. Duela gutxi Bernie Sanders entzutera ere bertara joan ginen.

Une batean ahaztuak edo baztertuak izan diren ideia eta pertsonei buruz hitz egin zuen Byrnek, urte asko geroago haien balioa aitortu zaien horiei buruz.

Erromatarren zementuaz aritu zen, haren formula mendeetan ahaztuta egon ondoren gaur egun berriro ikertzen ari baitira. Botticelliz ere bai: ospetsua izan zen bere garaian, gero bazterrean geratu zen luzaroan, eta mende batzuk geroago berreskuratu zuten. Lynn Margulis zientzialariaz hitz egin zuen, zelulen arteko sinbiosiari buruzko haren ideiez. Zero zenbakiaz. Eta, azkenik, klitoriaz.

Byrneren ustez, modernitateak itsutu egin gaitzake. Iraganean ere egon daitezke erantzunak. Datuen obsesioaren garaian, informazio gutxiago izatea ere lagungarria izan daiteke. Pentsamendu metaforikoa aldarrikatu zuen, zentzuzkotzat jotzen den horretatik aldentzea, ikonoklastei erreparatzea: gazteei, baztertuei, sistematik kanpo daudenei.

Eta esparru bakarrean ez ixtea. Gauza asko gustuko izatea. Espezialista hutsa ez izatea.

Horiek denak entzun genizkion Byrneri eskubide zibilen elizan.

Baina ez zuen politikaz hitz egin.

Non ote dago gure mundua lasaituko duen loti ederra, etorkizun hobe bat eskainiko diguna?

Lo dago.

Itzar dezagun.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Saria asimetriari

Nobel sarietako diskriminazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten zientzietako sari guziak gizonei eman dizkiete, baina hau ez da salbuespena. 1901ean saria banatzen hasi zirenetik, 26 emakume zientzialarik baino ez dute jaso Nobel saria. Gizonen artean, gainera, gehien-gehienak iparralde globalekoak izaten dira. Diskriminazio horren inguruan aritu gara Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia komunikatzaile eta BERRIAko kolaboratzailearekin. Horretaz gainera, zientziaren eremuan emakumeek bizi duten diskriminazioaz aritu zaigu Haize Oiartzabal Aizpuru BERRIAko zientzia gaietako kazetaria.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Dena mugatzen duen esaldia

Prefeturak euskararen aurka egindako erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako Prefetak Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua baliatu du herriko etxeek euskarari buruz hartutako erabakien aurka egiteko. Batetik, zenbait herriko etxek euskararen aitortza ofiziala egin dutea eta prefetak horiei buru egin die; bestetik, euskara normalizatzeko neurri batzuen aurka ere egin du. Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluak dituen ondorioez aritu gara Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariarekin.
Atal hau aurrekoarekin lotuta dago: Dena alda dezakeen esaldia

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Udazkena, ambient-a eta beste berritasun batzuk

Azken asteotako nobedadeetako batzuk entzun ditugu MurMur-en; hasi Garazi Esnaolaren piano leunetik, igaro Iker Munduateren eta Saguxar-en ambient giroetara, Kattalin eta Nenufarrak-en pop-elektronikoa, Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia-ren pop-folka eta Soka, Ohil eta Makribaren rock molde berriagoak ere bai... eta baita haietakoren baten oihartzun-murmurioak ere.

00:00:00 00:00:00
Urubia
Urubia

Urubia: Bertsoari lotuta

Euskal Herriko Bertso Txapelketa hasi da, eta gai horri eskainiko diogu URUBIA podcastaren hirugarren denboraldiko lehen atala. Hala da, hirugarren urtea dugu jadanik Urubia podcastean. Aurtengo bidea abiatzeko, beraz, bertsoari lotuko gatzaizkio.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Dena alda dezakeen esaldia

Frantziako konstituzioa aldatzeko proposamena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek egin dute, eta babesa biltzen hasiak dira, urte bukaera baino lehen Frantziako Asanblean eztabaidatu dadin. Hizkuntza gutxituentzat zama bihurtu den 2. artikulua aldatu nahi dute, besteak beste; ez dezaten euskararen eta egoera berean dauden beste hizkuntzen aurka erabili. Proposamenari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA