MurMur
MurMur

Kalakan, Apotheke, Maraka Diablo, haien kantu berriak eta haien murmurioak

2026ko martxoaren 19a

‘MurMur’ saioaren atal honetan errenkadan errenkadan entzungo ditugu hainbat kantu berri eta baita haien oihartzunak eta aurrekariak ere, hala nola, Kalakanen ‘Laida pilota’, Aphotekeren ‘Erokeria’ eta Maraka Diabloren ‘Lore ederrena’...

Atal gehiago
MurMur

Hiru gitarra jotzaile, ‘Baga Biga’ ren bertsioak eta beste MurMur-en

2026ko maiatzaren 28a

Ibon Salaberriak, Keu Agirretxeak eta Joseba Irazokik jarri dute MurMur saioaren lehen puntua, euren azken lanetako kantu bana ekarri baitugu saiora; Baga-Biga kantu ikonikoaren hainbat bertsio harilkatu ditugu eta Triggeren berriena, Big Boy-ren itzulerako kantu bat zein Gailü eta Nakarrek elkarrekin ondutako pieza bat ere entzun ditugu… eta haien guztien murmurio-oihartzunak ere bai.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Lide Hernando eta Iñigo Etxarri izan ditugu MurMur-en

2026ko maiatzaren 21a

AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Grabitatea, ihesa eta nobedadeak

2026ko maiatzaren 14a

Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Xabier Badiola izan dugu gonbidatu ‘MurMur’-en

2026ko maiatzaren 7a

‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoa plazaratu berritan jaso dugu Xabier Badiola gitarra jotzaile eta kantu sortzailearen bisita. Aritu gara txoriez, letragintzaz, Nick Drakez, haurtzaroko lehen kantuez ez eta beste hainbat kontuz. Entzun eta egin murmur!

00:00:00 00:00:00
MurMur

Folk ahaireak, hard-rocka eta pop-rock bizia… mur-mur batean

2026ko apirilaren 30a

Elimberri bikotearen estreinako diskoko pieza bat, Xabier Badiolaren ‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoko beste bat, Isuoren ‘Suzko ikurra’ laneko bat… Sugramas taldearen ‘Black Storm Saioak’ bi kantuko singletik aukeraturikoa eta Meison taldearen ‘Ultrapop’ estreinako laneko beste bat ere entzungo dugu. Eta, beti bezala, haien murmurioak ere bai.

 

00:00:00 00:00:00
MurMur

Habia taldeko bi kiderekin solasean ‘MurMur’-en

2026ko apirilaren 23a

Hendaiako Borderline Fabrikan egin dugu hitzordua Habia laukoteko bi kiderekin, Maia Iribarnerekin eta Elena Hairarekin. Ahots harmoniak eta hari instrumentuak ardatz hartuta osatu dute ‘Omen’ lan berria, ahozko tradizioa, klasikoa eta popa uztartzen dituen lengoaia propioa eta jolaserako espazioa tartekatuz. Murmur batean aritu gara diskoaz, tradizioaz, eszenaratzeaz eta beste.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria FM
Berria FM

Udaleku transfeministak, zarataz harago

Bernedoko udalekuen auziaren inguruko zalaparta ez da apaldu. Guraso batzuek jarritako salaketen harira abiatutako bide judiziala egiteko dago oraindik, eta hau ere heldu da berriki: Arabako Foru Aldundiak zigortu egin du udalekuak antolatzen dituen Sarrea elkartea, «hutsegite administratibo batengatik». Azken horren aurretik, baina, «zaratatik» urrun, 23 eragilek topaketak egin zituzten apirilean, bultzatzen duten aisialdi eredua lantzeko, eta aisialdi hezitzaile, euskaltzale eta eraldatzailearen aldeko aldarria zabaltzeko. Urtxintxako Itoitz Serna Araujo lagun, horretan jarri dugu arreta Berria FMn.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Martxa baten lehen urratsak

Euskaltzaleon Martxa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa antolatu du Iruñean ekainaren 13an, «euskaraz bizitzeko behar den dena» eskatzeko. Pizkunderako bidean bigarren ekitaldia izanen da hori. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu dizkigu martxari buruzko xehetasunak, eta Izar Zubiaga Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea aritu zaigu aurreko egunetan antolatu duten gazteen martxaz.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Manillak ispilu gisa

Deserosoa izaten da norbere burua aztertzea isla politik itzultzen ez dion ispiluan. Maiz gertatzen da, edonola ere. Maila pertsonalean gertatzen zaigu, adibidez, gertukoek azaltzen digutenean zergatik haserretu diren, edo egin dugun honakok edo halakok nola eman dien min. Lehen kolpean aitzakiak jartzen ditugu, justifikatu egiten gara. Agian gero, apur bat baretuta, esan digutena jasotzen dugu benetan, eta horren ardura hartzen; nik, egia esan, azken jarrera horretarako bidea aurkitu ahal izatea opa diot nire buruari.
 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bernedoko udalekua, itxita

Bernedoko udalekuen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Arabako Foru Aldundiak zigor adiministratiboa ezarri dio udalekuak antolatzen dituen Sarrea elkarteari, eta, besteak beste, hiru urtez ezin izanen dute Bernedoko udalekua antolatu. Auzia 2025ean lehertu zen, guraso baten salaketarekin, eta bide judiziala egiteko dago oraindik. Begiraleek difamazio kanpaina baten aurrean gaudela salatu dute. Azken hilabeteetan gertatutakoa eta auzia zertan den azaldu digu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Zortea

Nahiz eta New York Knicksen finalek arreta eta emozio handiagoa piztu, hasi da nabaritzen mundiala New Yorken: iragarkiak, trenak margotuta, eta sarrerak.
Estreinako partidan Brasil eta Maroko ikusteko 1.700 dolar da merkeena. Eta finala 8.000. Presidenteak berak, ezohiko zentzu komunaren atake batean, esan du berak ez lukeela hainbeste diru ordainduko.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ikurrin bat Kanadako lurretan

Red Bay herria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kanadako arrantzale hiri horrek lotura estua du Euskal Herriarekin, XVI. mendean han ibiltzen baitziren euskaldunak balea arrantzatzen. San Joan baleontzia han hondoratu zen, eta haren erreplika hara eraman nahi dute orain. Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria Red Bayn izan da berriki, eta han ikusi eta entzundakoak kontatu dizkigu.

Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA