Red Bay herria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kanadako arrantzale hiri horrek lotura estua du Euskal Herriarekin, XVI. mendean han ibiltzen baitziren euskaldunak balea arrantzatzen. San Joan baleontzia han hondoratu zen, eta haren erreplika hara eraman nahi dute orain. Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria Red Bayn izan da berriki, eta han ikusi eta entzundakoak kontatu dizkigu.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


