Bernedoko udalekuen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Arabako Foru Aldundiak zigor adiministratiboa ezarri dio udalekuak antolatzen dituen Sarrea elkarteari, eta, besteak beste, hiru urtez ezin izanen dute Bernedoko udalekua antolatu. Auzia 2025ean lehertu zen, guraso baten salaketarekin, eta bide judiziala egiteko dago oraindik. Begiraleek difamazio kanpaina baten aurrean gaudela salatu dute. Azken hilabeteetan gertatutakoa eta auzia zertan den azaldu digu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gaia interesekoa bazaizu, hau aditu dezakezu:
• Sexu hezkuntzaz hitz egin behar dugu (https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/sexu-hezkuntzaz-hitz-egin-behar-dugu_7855892_110_S.html)



