Albisteak

Euskara oinarri izango duen ChatGPT modukoa, gero eta hurbilago

Euskara oinarri izango duen ChatGPT modukoa, gero eta hurbilago

HiTZ Zentroak euskarazko hizkuntza eredurik handiena garatu du: Latxa. Eredu horietan oinarritzen dira adimen artifizialezko txatbotak, eta euskara oinarri duen programa sortzeko lehen urratsa da Latxa.

Euskal Herriko ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari dira mendebaldean baino

Euskal Herriko ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari dira mendebaldean baino

Berrogei urtean 1,2 eta 1,7 artean berotu dira batez besteko tenperaturak. Berotze joera orokorra izan arren, datuak ez dira berdin aldatzen ari toki guztietan, ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari baitira mendebaldean baino. Segur aski, Mediterraneoaren eraginak zerikusia izango du horretan.

Zientzian topikoak apurtuz

Zientzian topikoak apurtuz

Zientzia «nesken kontua» ere badela zabaldu nahi dute Emakumeak Zientzian egitasmoaren sustatzaileek, eta ikerlarien inguruan dauden estereotipoak amaiarazi.

Eusko Jaurlaritzak ez ditu debekatuko sakelakoak ikastetxeetan

Eusko Jaurlaritzak ez ditu debekatuko sakelakoak ikastetxeetan

Urtea amaitzerako, ikastetxeek barne araudi bat sortu beharko dute sakelakoaren erabilera erregulatzeko. Ikastetxeek kontuan hartu beharko dute eskola jardunean sartzen den eskola ordutegi guztia: jolas ordua, jantokia, ikastetxeko garraioa eta jarduera osagarriak.

Maite Idirin, kantari euskaldun eta feminista

Maite Idirin, kantari euskaldun eta feminista

Euskal kantagintza berriko ahotsetako bat izan zen 1970eko hamarkadan, eta euskararen eta feminismoaren alde jardun zuen. Ibilbidearen azken urteetan, musika klasikoaren eremuan aritu zen.

Ikasgela zabaltzen ari da

Ikasgela zabaltzen ari da

Etenik gabeko bilakaera izan du BERRIAren Ikasgela egitasmoak. Webgunea martxan jarri eta kazetaritzari buruzko tailerren eskaintza egin ondotik, ikasleek eurek eginiko lanek toki bat izango dute.

Alkohola: normalizaturiko droga

Alkohola: normalizaturiko droga

Guztien begi bistan edaten da, inolako lotsarik edo taburik gabe. Bazkarietan, afarietan, poteoan, jaietan, azoketan, parrandetan... alkohola errotuta dago gune gehienetan, bai gazteen artean, bai helduen artean.

Gazteen kontsumoa bereziki kezkagarri bihurtu da azken urteetan.

Indarkeria matxista sare sozialetan

Indarkeria matxista sare sozialetan

Sare sozialetan edonork edozer idatz dezake, kasu gehienetan ezizen batek ezkutatuta. Horiek horrela, irain zein gorroto mezuen plaza birtualak bilakatzen dira plataformak, eta horietako asko eraso matxistak izaten dira.

Sare sozialetarako erantzun kolektibo feminista berria behar dela diote bertan aritzen diren aditu feministek.

Zer da Korrika?

Zer da Korrika?

Milaka euskaldunek eta euskaltzalek parte hartzen dute Korrikan; hari buruzko xehetasunak bildu dituzte 'Mantangorri' gehigarriaren erreportaje honetan.