Ceutara (Espainia) milaka eta milaka migratzaile sartu ziren abuztuaren 15ean Marokotik. Ander Perez Argote editore eta idazleak gurera ekarri du auzia; Donostian kaleko afari solidarioen harira gertatu denarekin parekatu du, eta olde xenofoboaz hausnarketa egin.
Gizarte bazterketa
Eta etxegabetuen artean haurrak eta nerabeak daudenean, zer gertatzen da?
Etxegabetzeek ondorio sakonak eragiten dituzte haur eta nerabeen eguneroko bizitzan, haien harremanetan, ikasketa prozesuan eta, azken finean, haien ongizate fisiko eta emozionalean.
«Film honetan badira bi fantasia; bata haur denborari buruzkoa, eta bestea ikastolari buruzkoa»
Elsa Oliarj-Inesek Txakun Txakür dokumental luzea estreinatu berri du. Zinemagileak Zuberoako ikastola bateko haurren jolas orduak filmatu ditu zortzi urtez, eta bazterketa kasu bat bistaratu du.
«Sorgin ehizaren biktimen %90 emakumeak ziren, bakarrik zeuden emakumeak»
Irati Zurbano historialaria eta irakaslea da, eta betidanik eman dio atentzioa sorginen munduak. Jakin-mina pizten dioten arloetako bat da, eta sorginak artean nola irudikatu dituzten ikertzen ari da orain.
«Menpekotasunaren sakoneko arazoa landu ezean, berriz kontsumitzen hasiko zara»
Drogen kontsumoaren arazoari heldu dio Leire Yue Ortubai kazetariak, eta arazo horretan murgilduta dagoen jendearekin hainbat elkarrizketa egin ditu erreportaje baterako. Lan horrekin irabazi du Komunikazioko GRALen BERRIA saria.
Greba orokor baten kronika: aldarrikapenak, manifestazioak eta piketeak
Martxoaren 17koa azken urteetako greba orokor arrakastatsuena izan da. Milaka lagun elkartu dira hiriburuetako manifestazioetan gutxieneko soldataren igoera eskatzeko.
Ikastetxeen bat egiteak: kezkak ere sortzen dituen prozesua
Bizkaiko hamabi ikastetxeren bat egitea iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Jaiotzen beherakadari eta segregazioari aurre egiteko neurri gisa azaldu badu ere, zalantzak eta galderak ez dira falta sindikatuen eta hezkuntza eragileen artean. Gaiaren nondik norakoak aletu dituzte Iker Tubiak eta Irati Urdalletak podcast honetan.
Desgaitasunen bat duten pertsonak, estereotipoen eta estigmen aurkako borrokan
Desgaitasun fisikoren bat duten pertsonek oraindik ere traba ugari topatzen dituzte eguneroko bizitzan. Azken finean, gizartean elbarritasunen bat duten pertsonen inguruan dagoen irudia oraindik «estigmatizatua» eta «estereotipatua» dagoela salatu dute.