Gazteak

Esti Ansotegi: «Nerabe askok ez dakite nola frustratu; oso ezezko gutxi jaso dituzte bizitzan»

Sare sozialak erdaraz mintzo dira
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen sare sozialen erabilera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak; hamarretik zazpi hiru saretan baino gehiagotan dabiltza egunero.
Gazteen %98k esan dute gaztelera erabiltzen dutela, eta %62k ingelesez aritzen direla. Hirugarren postuan dago euskara.

Patrikako deabrua
Robert Louis Stevenson idazlearen Botilako deabrua ipuinaren istorioa gogorarazi dio Kirmen Uribe idazleari sakelako telefonoen egungo erabilerak. Idazlearen iritziz, ia denek daramate deabrua patrikan sartuta.
Iritzi berekoa izan ei da New Yorkeko alkate Eric Adams; izan ere, gazteen buru osasunari kalte egiten dietelakoan, salaketa jarri die sare sozialen bost konpainia handiri.

Anixe Uribarren: «Euskal Herrian jende askok ez du ondo ikusten musika mota hau»
Anixe Uribarrenek (Arrasate, 1996) egiten duena ez da Euskal Herrian orain arte entzun izan den ohiko musika. Reggaetona eta afrobeata lantzen ditu, euskaraz. O de Tualet kantuarekin egin zen ezagun.
Zmz zaz abesti akustikoa kaleratu berri du, berak bakarrik grabatu duen lehenengo abestia.

Gida sorta bat adingabeek Internet «egoki» erabil dezaten
Eusko Jaurlaritzak ondu du bilduma, haur eta nerabeen ardura dutenei jarraibide batzuk eskaintzeko asmoz eta, adingabeek informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak «arduraz eta segurtasunez» erabil ditzaten.
Bilduma
online eskuratu daiteke, www.euskadi.eus/familia webgunean.

Sorkuntza pantailan

Laiene Izagirre: «Emakumea izateagatik gutxietsita sentitzen zara batzuetan»

Pasilloak
Ikastetxe arrunt baten korridoreetan jazo denaren kronika egin du Tere Maldonado filosofia irakasleak, zera aldarrikatzeko: hezkuntza-kalitatea eta elkarbizitza hobetzeko neurriak hartu behar direla. Besteak beste, irakasleei alferrikako lan-kargak kentzeko eskaera egin du.
