Baxoa azterketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziako Gobernuak iragarri du 2028tik aurrera ikasgai baten azterketa eta ahozkoaren parte bat euskaraz egiteko aukera izanen dutela Ipar Euskal Herriko ikasleek. Aurrera pausoa da, baina oso txikia, kontuan hartuta 2019ko erreformaren aurretik bi ikasgai egin zitezkeela euskaraz. 2019tik bat ere ez. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak eman dizkigu baxoan euskaraz aritzeko aukerari eta borrokari buruzko xehetasunak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



