2030eko Munduko Futbol Kopa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bilbok eta Donostiak hautagaitza bateratua aurkeztu dute bina partida jokatu daitezen Anoetan eta San Mamesen. FIFAren exijentzia zorrotzek eta halako ekitaldi bat antolatzeak izan ditzakeen ondorioek eraman ditu hautagaitza bateratua aurkeztera. Baina onuragarria al da halakorik antolatzea? Zein dira baldintzak eta kostuak? Zein dira ondorioak? Ainara Arratibel Gascon BERRIAko kiroletako koordinatzaileak eman dizkigu horri buruzko gakoak.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



