Jose Antonio Ardanza lehendakari zendu berria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamalau urtez aritu zen lehendakari, eta ibilbide horri errepasoa eman diote Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak eta Jon Olano BERRIAko editoreak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Itzalaldia argitu nahian
Apirilaren 28ko itzalaldiaren arduradunak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuaren arabera, Red Electricaren eta argindar konpainien erantzukizuna izan zen itzalaldia. Egun horretan gertatu zena eta eskura ditugun datuekin zer ondorio atera ditzakegun azaldu digu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak.
Gazara ezin iritsi
Gazarako mundu martxa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mundu osoko 4.000 aktibista inguru Egiptora joan dira, basamortua oinez zeharkatu eta Rafahko pasabidean protesta egiteko. Egiptotik Palestinan sartzeko bidea da hori, eta Israelek ez du muga horretan prest dagoen laguntza humanitarioa Gazan sartzen uzten. Martxa ezin izan dute egin, poliziaren errepresioa dela eta. Maite Gartzia aktibista Egipton da, martxan parte hartzeko asmoz joan zen, eta gertatutakoa kontatu digu.
Zerua eta lurra gorriz tindatuta
Israel eta Iranen arteko gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek eraso egin zion Irani ostegunean, Teheranek arma nuklearrak garatzeko omen duen programa gelditzeko aitzakiarekin. Iranek erantzun egin du, eta ordutik elkarri eraso egiten ari dira bi herrialdeak. Gatazka hori aztertu dugu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
Milagroko gerezi ustelak
Santos Cerdanen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. PSOEko antolakuntza idazkari ohia pertsona oso garrantzitsua izan da Nafarroako eta Espainiako gobernu sozialistak eraikitzerako tenorean. Orain, ustelkeria auzi batean leporaino sartuta dago. Cerdani buruz eta auzi honetaz dakigunari buruz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin eta Jon O. Urain BERRIAko editorearekin.
BSH: denbora amaitzear
BSH lantegiaren itxiera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abenduan iragarri zuen enpresak Ezkirotzen (Nafarroa) duen fabrika itxiko zuela, eta tarte honetan erakundeen arteko negoziazioak eta langileen borrokak izan dira. Astelehenean itxiko dutela baieztatu du BSHk, baina uztailera arte egon liteke lantegia ez ixteko aukerarik. Lan gatazka horren xehetasunak eta egoera zertan den azaldu digu Joxerra Senar BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak.
Tiketik ez, eskerrik asko
Txosnen egoera eta Ticket Bai sistemaren auzia ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herri festen antolaketa arriskuan dela salatu dute zenbait jai batzordek, eta txosnei balioa emateko ekinbidea abian paratu. Hiru lagunek eman dizkigute gaiari buruzko xehetasunak: Olatz Silva BERRIAko kazetariak, Iñaki Diaz Zuñiga Oreka IT enpresako finantza talde buruak eta Xabier Lasa Gasteizko txosna batzordeko kideak.
Jazarleari jazarri?
Kaleko saltzaile baten defentsan aritu zen emakumearen kontrako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2023ko udan gertatu zen, Bilboko Kale Nagusian. Udaltzainak ahaleginak egiten ari ziren kaleko saltzaile bat bortizki atxikitzeko, eta zenbait herritarrek buru egin zieten Poliziei, saltzailea bakean utz zezaten. Haietako batek epaiketa izan du, udaltzain bati buruan ostikada jotzea leporatzen baitiote. Epaiketa horretaz eta kaleko saltzaileen kontrako jazarpenaz aritu gara Gotzon Hermosilla BERRIAk Bilbon duen delegazioko kazetariarekin.
Nork bere Aresti
Gabriel Aresti du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aresti hil zenetik 50 urte beteko dira bihar, eta hura gogoratzeko jarduera eta argitalpen asko izanen dira aurten. Baina, zergatik aldarrikatzen du mundu guziak Aresti? Zergatik itzultzen gara behin eta berriro berarengana? Galdera horiei buruz hausnartu du Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak.
Euskal selekzio bat, behintzat
Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal pilotako euskal selekzioak gaur jokatuko du lehenbiziko aldiz nazioarteko txapelketa ofizial bat, zesta-puntan, Gernika-Lumon (Bizkaia) jokatzen ari den Euskal Pilotako Nazioen Ligan. Gai horri buruzko nondik norakoak azaldu dizkigu Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kirola saileko koordinatzaileak.
Eraztunaren jagole
Donazaharren aurkitutako erromatar garaiko eraztuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oihane Mendizabal Sandonis Aranzadi zientzia elkarteko kideak azaldu dizkigu aurkikuntzaren nondik norakoak. Piriniotako erromatar galtzadako indusketa lanen zuzendaria da bera.