Antisorgailuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. OMEren zerrendan 20 agertzen dira, askotarikoak, baina horietatik soilik bi dira gizonentzat. Horrek argi uzten du haurdunaldia saihesteko ardura emakumeen bizkar gelditu ohi dela. Gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyar Zientzia aldizkariko zuzendariak.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Atalaren hasieran Hemendik At! taldearen Sex-sua kantua aditzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



