Euskal eta palestinar selekzioen arteko partida du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez da ohiko partida izanen, alde batetik, Palestinako selekzioaren egoera zailarengatik, Israelek bi urte baitarama gazatarren kontrako genozidioa egiten; bestetik, euskal selekzioa ez delako ofiziala. Beraz, aldarrikapenak nagusituko zaizkio lehiari. Partidari eta testuinguruari buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kiroletako koordinatzaileak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



