Ugatzen habiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. CSIC Zientzia Ikerketen Espainiako Kontseilu Nagusiko ikerlari talde batek ugatzen habiak induskatu ditu, eta hegazti horiek ehunka urtez pilatu dituzten objektuak aurkitu dituzte. Ugatzaz eta haren habietan aurkitutakoaz aritu zaigu Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Ugatzen soinuak Xeno-canto proiektuarenak dira. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



