Euskarak Nafarroan duen bilakaera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nastat Nafarroako estatistika institutuak euskararen ezagutzaz egindako ikerketaren emaitzak aztertu ditugu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariarekin.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Akusatuak akusatzaile
Harrera ekintzaileen kontrako auzi saioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024ko Korrikan antolatutako taldean 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea egotzita epaitu dituzte zazpi ekintzaile. Epaiketa Baionan izan da, eta saioa auzi politikoa salatzeko baliatu dute ekintzaileek. Epaiketaren berri eman digu Leire Casamajou Elkegarai kazetariak, BERRIAk Baionan duen egoitzan aritzen dena.
Legez kanpoko eraikinen zimendu sendoak
Legez kanpoko eraikinak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azken urteotan, hainbat eraikin eraisteko agindua eman dute ebazpen ugaritan, baina horietako asko ez dituzte oraindik bete. Afera horri buruzko argibideak eman dizkigu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
Gazarako plan bat, Trumpen neurrira
Trumpen Gazarako plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte igaro dira Israelek Gazaren kontrako sarraskia hasi zuenetik, eta negoziazio aldi berria ireki da Israel eta Hamasen artean. Donald Trump AEBtako presidenteak ultimatuma emanda, bere plana ezarri du mahai gainean. Plan horren nondik norakoak eta Gazako egoera azaldu dizkigu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
Aurrera egiteko oinarriak
Batuz aldatu prozesua eta euskara eskakizunak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Batetik, askotariko eragilek sinatu dute euskara biziberritzeko adostasuna biltzen duen dokumentua. Bestetik, hizkuntza eskakizunak erreformatzeko proposamenak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean. Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu bi gai horiei buruzko azalpenak.
Goia jota, alde eginen du
Eneko Goia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urtez izan da Donostiako alkate, eta urriaren 16an dimisioa emanen du, agintaldiaren erdi-erdian. Hamarkada bateko kargualdiari errepasoa eman diogu Jon Olano Urain BERRIAko editorearekin.
Tentsio betean, neurriak eskas
Tentsio handiko eremuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Alokairuari muga ezartzeko aukera dute eremu horietan dauden udalerriek, Euskal Herrian dagoeneko 59 dira eta beste batzuk eskaria tramitatzen ari dira. Tentsio eremuek eskura dituzten tresnez eta izan ditzaketen eraginez aritu zaigu Kristina Martin BERRIAko gizarte gaietako kazetaria.
Ez da tranbia huts bat
CAF enpresaren Jerusalemgo tranbiaren proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak azaldu ditu proiektuaren gako nagusiak, eta enpresa horretako langileek proiektuaren aurka egingo duten elkarretaratzeaz ere hitz egin du.
Mapa edo ispilu desitxuratu bat
Munduko mapak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekuatoretik urrun dauden herrialdeak diren baino handiago irudikatzen ditu Mercator proiekzioak, eta Lurraren ikuspegi desitxuratua erakusten du. Horri aurre egiteko, Equal Earth proiekzioa proposatzen dute, herrialde guztiak proportzio bertsuan ikus daitezen. Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariak auzi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.
Euskara, diru-truk
Euskara ikasteko laguntzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian euskaraz ikastea ez da doakoa gaur gaurkoz, nahiz eta administrazioek urratsak egin dituzten bide horretan. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak eman dizkigu gaiari buruzko xehetasunak.
Biktimak dira, bai, baina...
Txiki eta Otaegi ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. 50 urte igaro dira diktadura frankistak fusilatu zituenetik, eta gertakari hura gogoratu eta udan sortutako polemikaz aritu gara Gurutze Izagirre BERRIAKO politika saileko koordinatzailearekin eta Josu Alberdi Politika gaietako kazetariarekin.Izagirrek Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko dokumental laburraren nondik norakoak azaldu ditu eta Alberdi Txiki eta Otaegiri egindako omenaldien inguruan sortutako polemikaz aritu da.