AEBen eta Iranen arteko ituna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi aldeek iragarri dute memoranduma sinatuko dutela ostiralean, Suitzan, bake hitzarmena lortzeko bidean. Ormuzko itsasartearen kontrolaz eta Iranen programa nuklearraz negoziatzeko 60 egun izanen dituzte ordutik aurrera. Horren inguruan aritu gara Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzailearekin.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


