Lurrikarak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki 4 graduko lurrikara izan da Araban, inguru horietan erregistratutako lurrikararik handiena. Euskal Herrian tarteka izaten dira lurren mugimenduak, gehienak Pirinio inguruetan, baina ez da arrisku sismikoko inguru bat. Arturo Apraiz geologian doktore eta EHUko irakasleak eman dizkigu lurrikarei buruzko azalpenak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



