Urdaibain eraiki nahi duten Guggenheim proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iñigo Urkullu lehendakariak esan du etenaldia eginen dutela bideragarritasuna aztertzeko; Bizkaiko Aldundiaren arabera, ez dago etenik. Gaia azaltzen saiatu gara Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariarekin.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.



