Bertso jarriak
Bertso jarriak

Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak

2026ko uztailaren 25a
Amaia Iturriotz Etxaniz

Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.

Hondartzarenak

Doinua: Elizan sartu ziradenian B

Kalatxori bat hegaldatu da
ez du espero ekaitzik
kostalde honek momentuz ez du
ezagun zaidan erlaitzik
nahiz itsasoak lurrean utzi
ondorio aldagaitzik
hondartza ez da bagaren horren
balizko postal bat baizik.

Bikote bat behin maitemindua
ur-ertzean paseari
ezaxolati doa A oinez
zeharka beha B A-ri
noiz bihurtu da itsas haizea
gorputzon bitartekari
noiz utzi dio isiltasunak
eroso izateari?

Titiburuak menditu ahala
ahitzen da inozentzia
programatu du toallapean
aldatzeko sekuentzia
besaurreekin zilborraldea
estaltzeko urgentzia
fosforitoa ta freskoa da
udaren biolentzia.

Kale-saltzaile baten pausoan
zenbat galdera biszeral
bere oihalen geometrian
ezein begi liteke gal
bizi oso bat izan badena
zilegi bezain ilegal
itsaso berak hozten du baina
urruti dago Senegal.

Hiru sonbrilla, zazpi pareo
osaba, haurrak, amama
lau entsalada, hiru oilasko
hamahiru min, leku bana
nahiz familia erraz hausten den
nola salan portzelana
nork ez du ba nahi nebera urdin bat
zerbeza hotzak dauzkana?

Hondar-metroa ez dago salgai
urak jan du momentuka
klase soziala ez da bereizten
arrokaka, olatuka
denek daukate bitsa oinetan
denek azalezko look-a
hondartzak denak berdintzen ditu
falta direnak kenduta.

Karramarroak ihes egin du
bizirik dago txiripaz
ta karabelak ja egin ditu
hiru ziztada efikaz
kaioa harkaitz gainean dago
soroslearen epikaz
inporta zait ta ez dut jakin nahi
zer pentsatzen duen nitaz.

Atal gehiago
Bertso jarriak

Iñaki Viñaspre | Atzerritik atzerrira

2026ko abuztuaren 15a

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984). Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen garaikurrak batzen, bi aldiz jantzi baitzuen txapela —2001ean eta 2002an—. 2005ean sailkatu zen lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta, orduz geroztik, finalista izan da aldiro. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela: 2019an eta aurten. Bestalde, bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, besteak beste Bertso Rap, Bertso Tavern eta Bertxorakeritan deritzenak. Gai jartzaile, epaile eta irakasle ere aritu da. 

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Beñat Larrori | 90eko haurren balada

2026ko abuztuaren 8a

Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari

2026ko abuztuaren 1a

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak

2026ko uztailaren 25a

Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Nahia Etxeberri | Munduko Futbol Kopaz

2026ko uztailaren 18a

Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea, 2008) oso gaztetandik nabarmendu da bertsoen munduan. 2021ean, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa irabazi zuen 16 urtez behetikoen modalitatean, Munduko injustiziak bertso sorta aurkeztuta. Hiru urteren buruan, 2024an, Gazte Xilabako finalera iritsi zen, eta txapeldunorde izan. Ipar Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako irabazi zuen 2025ean.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Ibai Amillategi | Tranpie eta legie, sarri bera die

2026ko uztailaren 11

Ibai Amillategi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1993). Umetatik da bertsozalea. Halere, bazituen 22 urte bertso eskolan hasi zenerako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Lilibertso bertso eskolan eman zuen izena. 2018. urteaz geroztik, Bizkaiko Txapelketa guztietan parte hartu du, eta azken bietan —2023an eta 2025ean—, finalerdietan kantatu zuen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Maddi Agirre | Udari

2026ko uztailaren 4a

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Gasteizko Armentia ikastolan jaso zituen lehen bertso eskolak, eta, Lehen Hezkuntza amaitzean, bertso eskolan eman zuen izena. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean kantuan, eta txapelduna izan da 2021ean, 2022an eta 2023an. Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte; sei finalistetako bat izan da.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Bertso jarriak
Bertso jarriak

Iñaki Viñaspre | Atzerritik atzerrira

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984). Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen garaikurrak batzen, bi aldiz jantzi baitzuen txapela —2001ean eta 2002an—. 2005ean sailkatu zen lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta, orduz geroztik, finalista izan da aldiro. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela: 2019an eta aurten. Bestalde, bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, besteak beste Bertso Rap, Bertso Tavern eta Bertxorakeritan deritzenak. Gai jartzaile, epaile eta irakasle ere aritu da. 

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak
Bertso jarriak

Beñat Larrori | 90eko haurren balada

Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.

00:00:00 00:00:00
Urubia
Urubia

Mundua erretzen ari da

Mundua erretzen ari da. Izan dira suteak Euskal Herrian, baita Frantzian eta Espainian ere. Leku batzuetan, hamarka mila hektarea erre dira, ehunka mila jende ebakuatu, hamarnaka etxebizitza erre... Euririk ez du aski egiten, bazterrak idortzen dira, eta naturak su hartzen du. Egin dezagun puntua!

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak
Bertso jarriak

Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Sigma

Hainbat gauza izan daiteke Sigma, hainbat gauza da. Lehena, nabarmenena, eta ezinbestean aipatu beharrekoa —guztiaren jatorria izanik—, Sigma da alfabeto grekoaren hamazortzigarren letra. Sigma letraren bitartez adierazten da, besteak beste, batukarien ikurra. Sigma deitzen zaio heste lodiaren zati bati, baita funtzio aritmetiko bati ere, zatiketekin lotua eta hedapen bat ere baduena. Estatistikan, industria-prozesuetan, fisikan, kimikan, elektrizitatean, argazkilaritzan, materialen mekanikan eta baita fikzioan ere erabili izan da Sigma gauzak izendatzeko.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak
Bertso jarriak

Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak

Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA