Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.
90eko haurren balada
Ahairea: Goizean goizik
Goizean goizik jeiki nündüntzün
ustez kanbiatüko zela
Hamar urtetan fedea ez da
geroarentzat epela
Ikerla(r)iek erranik geroa
zatekeala krüdela
Beharko zela gure hunetan
kanbiarazi bizi mudela
Goizean gozik jeiki nündüntzün
joaiteko sanferminetan
Normalagorik badea ote
girelarik hogei urtetan
Biziminak oro ahatzerik
Shakiraren ahaidetan
Jarraik dezagün denbora beita
algarrekin gezürretan
Goizean goizik jeiki nündüntzün
ene ezteiarentako
Familia oro eta prefosta
ene adiskide franko
Hainbeste izarrez üngüratürik
Egün inkieta zertako
Nahiago niz gaur inplikatü
Jinen zaitan haurra(re)ntako
Goizean goizik jeiki niz eta
denbora zale zait iganik
Adiskide ‘ta lagün min zonbait
eritarzünez joanik
Mündüa khetan kozatürik da,
nik ene hitza düt janik
Ohartürik niz bizi osoan
egon nizala etzanik





