Bertso jarriak
Bertso jarriak

Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari

2026ko abuztuaren 1a
Eneko Lazkoz Martinez

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.

 

Erretzaileari

 

Doinua: Manuel Narruk atzo esan dit

Nahiz ta aspaldi libratu nintzen
zigarrotik ta purutik
probatua naiz poliziaren
isunaren apurutik
kerik gabeko gune gehiago
ditugunez ingurutik
erretzaileei kea darie
ahotik eta burutik.

Erretzaile ohi naizen aldetik
ongi dakit zer gozamen
den erretzea, ta aginduei
ezin beti esan amen.
Seguruenik nahiz ta ez duzun
nire beharrik izanen,
lege berria ekiditeko
hona zenbait proposamen.

Terrazaraino iritsi eta
mahai baten bazterrean
marianitoa edalontzian
bi kroketa platerean
hatsa hartu nahi baldin baduzu
zigarroan, baperrean
igual lasaien egingo duzu
tabernako baterrean.

Ta moldatzen ez baldin bazara
ez terrazan ez tabernan
parentesi bat egin ezazu
aisialdiko eskeman
mendi puntara joan zaitezke
nola erre daitekeen han
baina "kolilla" ongi itzali
mendiari su ez eman.

Hondartzaraino joandakoan
udarako egunetan
bukatu nahi ez baldin baduzu
erdi itota multetan
kanoatxo bat har dezakezu
eta nabigatu bertan
munizipalik ez da ibiltzen
nazioarteko uretan.

Ai lagun maite hasten duzuna
zigarro batekin goiza
jarri dizute bijilantzia
estua eta zikoitza
aurrerantzean kaltea izan
daitekeen arren bikoitza
nik gozatzea desio dizut
erretzen duzun bakoitza.

Atal gehiago
Bertso jarriak

Kattin Madariaga | Gose Jokoak

2026ko irailaren 5a

Kattin Madariaga (Arantza, Nafarroa, 2008). Nafarroako Eskolarteko Txapelketan bide oparoa egin du Madariagak, 2023az geroztik irabazle izan baita aldiro, denera lau aldiz. Iaz, 17 urte zituela, Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta hartan aritutako bertsolari gazteena izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Aitor Servier | Ofiziala

2026ko abuztuaren 29a

Aitor Servier (Azkaine, Lapurdi, 1997). 8 urte zituenetik ari da bertsotan. Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan ekin zion bideari, eta, geroztik, zenbait bertso eskolatan aritu izan da, baita Eskolarteko Txapelketetan ere. 2014an eman zuen izena lehen aldiz Xilaban, eta joan den urtarrilean jokatutakoan laugarren izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Idoia Anzorandia | Neurriak neurriz

2026ko abuztuaren 22a

Idoia Anzorandia (Barakaldo, Bizkaia, 1983): Bertsotan eskualdean edo lagun giroan egiten duen arren, bere jardun nagusia gai jartzailetza da. Horretan aritzen da plazan, bai eta Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetan ere. Bertsolaritza irakaslea da hezkuntza arautuan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza taldeko kide ere bada.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Iñaki Viñaspre | Atzerritik atzerrira

2026ko abuztuaren 15a

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984). Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen garaikurrak batzen, bi aldiz jantzi baitzuen txapela —2001ean eta 2002an—. 2005ean sailkatu zen lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta, orduz geroztik, finalista izan da aldiro. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela: 2019an eta aurten. Bestalde, bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, besteak beste Bertso Rap, Bertso Tavern eta Bertxorakeritan deritzenak. Gai jartzaile, epaile eta irakasle ere aritu da. 

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Beñat Larrori | 90eko haurren balada

2026ko abuztuaren 8a

Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari

2026ko abuztuaren 1a

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak

2026ko uztailaren 25a

Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Nahia Etxeberri | Munduko Futbol Kopaz

2026ko uztailaren 18a

Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea, 2008) oso gaztetandik nabarmendu da bertsoen munduan. 2021ean, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa irabazi zuen 16 urtez behetikoen modalitatean, Munduko injustiziak bertso sorta aurkeztuta. Hiru urteren buruan, 2024an, Gazte Xilabako finalera iritsi zen, eta txapeldunorde izan. Ipar Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako irabazi zuen 2025ean.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Ibai Amillategi | Tranpie eta legie, sarri bera die

2026ko uztailaren 11

Ibai Amillategi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1993). Umetatik da bertsozalea. Halere, bazituen 22 urte bertso eskolan hasi zenerako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Lilibertso bertso eskolan eman zuen izena. 2018. urteaz geroztik, Bizkaiko Txapelketa guztietan parte hartu du, eta azken bietan —2023an eta 2025ean—, finalerdietan kantatu zuen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Maddi Agirre | Udari

2026ko uztailaren 4a

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Gasteizko Armentia ikastolan jaso zituen lehen bertso eskolak, eta, Lehen Hezkuntza amaitzean, bertso eskolan eman zuen izena. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean kantuan, eta txapelduna izan da 2021ean, 2022an eta 2023an. Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte; sei finalistetako bat izan da.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Zorte kolpe bat

Renon harrapatu ninduen hauteskunde gauak. Han eman behar nuen hitzaldi bat, Euskal Ikasketen Zentroak gonbidatuta. Asteartean bertan hartu nuen hegazkina New Yorketik hara, eta hegazkinean nengoela hasi nintzen mugikorrean emaitzei…

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Noraino laburtu daitekeen gona

Chocolate Remix, Bad Bunny, Karol G edo Bad Gyal artisten doinuekin ere girotu zitekeen saio hau. 'Contenido explícito' (Eduki esplizitua) liburuan, gaur egun oraindik estigmak hartuak diren askotariko gaiei heldu die June Fernandez…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Abaunzko eskua

Abaunzko kobazuloko aurkikuntza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 46.000 urte inguruko neandertal heldu baten eskuin eskuko zenbait hezur agertu dira, eta Nafarroan aurkitutako giza arrastorik zaharrenak dira. Neandertalen azken aroaz…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Trump txipatu duen olatua

AEBetako agintaldi erdiko hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Demokratek Kongresuko kontrola izanen dute aurrerantzean, Ordezkarien Ganberan eta Senatuan, bietan lortu baitute gehiengoa. Horrek zaildu eginen du Donald Trump…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Su bat itzali eta beste bat piztu

Osakidetzako langileen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Osakidetzak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak mahai sektorialetik kanpo hitzartutako itunak gainerako langileen haserrea eragin du, beraz, Eusko Jaurlaritzak su bat…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA