Bertso jarriak
Bertso jarriak

Iñaki Viñaspre | Atzerritik atzerrira

2026ko abuztuaren 15a
Iñaki Viñaspre

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984). Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen garaikurrak batzen, bi aldiz jantzi baitzuen txapela —2001ean eta 2002an—. 2005ean sailkatu zen lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta, orduz geroztik, finalista izan da aldiro. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela: 2019an eta aurten. Bestalde, bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, besteak beste Bertso Rap, Bertso Tavern eta Bertxorakeritan deritzenak. Gai jartzaile, epaile eta irakasle ere aritu da. 

 

Atzerritik atzerrira 

 

Doinua: ETAren su etenetik

 

Urte osoan lanean
triste, nekatuta, grabe...
12 hilabetetik
11 lotuta gaude,
oporrak noiz helduko zain
gure buruaren alde.
Eta gero garenean
gure denboraren jabe
dirudienez, gurean
ez da aski nobedade...
ta horregatik jendeak
beti egiten du alde.
Oporrak opor al dira
atzerrira joan gabe?

Erroma, Japon, Chicago,
Paris, Sri Lanka, Dubai,
Irlanda, India, New York,
Buenos Aires edo Hawaii.
Maleta prestatu eta
pozik joaten gara, bai!
Ustez izango ditugu
esku zabalik gure zai...
gero gure hirietan
turista asko dela, ai!
Beraiek gure arazo,
Gure kezka, gure etsai...
Guk joan nahi dugu, baina
ez dugu etortzerik nahi.

Behin lekua hautatuta,
Portugal edo Jamaika
sarean topatutako
gomendioei jarraika
lekuak hautatu eta
uneak ditzagun sailka.
Horrenbeste ilusio,
egitekoak hamaika...
Airbnb-n kontra gaude
sarritan ohi dugu aupa,
baina oporretan gaude
ta ahazten dugu nahita...
Apartamentua hartu
erosoagoa baita.

 

Maite dugu joatea
gure planetan barrena,
bilatuz lasaitasuna
edo juerga... gozamena.
Dena plazer, dena poza
izan daiteke aurrena
eta gero ez topatu
berez uste genuena.
Nekagarria edozer,
gendearekin dilema...
Guztia oker badoa
hor hasi ohi da problema.
Etxea bilakatzen da
leku preziatuena.

Ulertzen dut nahi duena
bere mundutik aldendu,
eta ulertu etxean
hartzen duena sostengu.
Ez nioke nahi inori
ideirik burutik kendu.
Gauza gutxi ditut argi,
ezin dut inor zuzendu.
Ez naiz beti koherente,
nahiko nuke nabarmendu
kontraesanetarako
nola eginak gauden gu.
Bizitza hontan bakoitzak
berea aukeratzen du.

Atal gehiago
Bertso jarriak

Kattin Madariaga | Gose Jokoak

2026ko irailaren 5a

Kattin Madariaga (Arantza, Nafarroa, 2008). Nafarroako Eskolarteko Txapelketan bide oparoa egin du Madariagak, 2023az geroztik irabazle izan baita aldiro, denera lau aldiz. Iaz, 17 urte zituela, Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta hartan aritutako bertsolari gazteena izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Aitor Servier | Ofiziala

2026ko abuztuaren 29a

Aitor Servier (Azkaine, Lapurdi, 1997). 8 urte zituenetik ari da bertsotan. Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan ekin zion bideari, eta, geroztik, zenbait bertso eskolatan aritu izan da, baita Eskolarteko Txapelketetan ere. 2014an eman zuen izena lehen aldiz Xilaban, eta joan den urtarrilean jokatutakoan laugarren izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Idoia Anzorandia | Neurriak neurriz

2026ko abuztuaren 22a

Idoia Anzorandia (Barakaldo, Bizkaia, 1983): Bertsotan eskualdean edo lagun giroan egiten duen arren, bere jardun nagusia gai jartzailetza da. Horretan aritzen da plazan, bai eta Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetan ere. Bertsolaritza irakaslea da hezkuntza arautuan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza taldeko kide ere bada.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Iñaki Viñaspre | Atzerritik atzerrira

2026ko abuztuaren 15a

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984). Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen garaikurrak batzen, bi aldiz jantzi baitzuen txapela —2001ean eta 2002an—. 2005ean sailkatu zen lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta, orduz geroztik, finalista izan da aldiro. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela: 2019an eta aurten. Bestalde, bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, besteak beste Bertso Rap, Bertso Tavern eta Bertxorakeritan deritzenak. Gai jartzaile, epaile eta irakasle ere aritu da. 

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Beñat Larrori | 90eko haurren balada

2026ko abuztuaren 8a

Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari

2026ko abuztuaren 1a

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak

2026ko uztailaren 25a

Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Nahia Etxeberri | Munduko Futbol Kopaz

2026ko uztailaren 18a

Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea, 2008) oso gaztetandik nabarmendu da bertsoen munduan. 2021ean, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa irabazi zuen 16 urtez behetikoen modalitatean, Munduko injustiziak bertso sorta aurkeztuta. Hiru urteren buruan, 2024an, Gazte Xilabako finalera iritsi zen, eta txapeldunorde izan. Ipar Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako irabazi zuen 2025ean.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Ibai Amillategi | Tranpie eta legie, sarri bera die

2026ko uztailaren 11

Ibai Amillategi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1993). Umetatik da bertsozalea. Halere, bazituen 22 urte bertso eskolan hasi zenerako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Lilibertso bertso eskolan eman zuen izena. 2018. urteaz geroztik, Bizkaiko Txapelketa guztietan parte hartu du, eta azken bietan —2023an eta 2025ean—, finalerdietan kantatu zuen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Maddi Agirre | Udari

2026ko uztailaren 4a

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Gasteizko Armentia ikastolan jaso zituen lehen bertso eskolak, eta, Lehen Hezkuntza amaitzean, bertso eskolan eman zuen izena. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean kantuan, eta txapelduna izan da 2021ean, 2022an eta 2023an. Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte; sei finalistetako bat izan da.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Su bat itzali eta beste bat piztu

Osakidetzako langileen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Osakidetzak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak mahai sektorialetik kanpo hitzartutako itunak gainerako langileen haserrea eragin du, beraz, Eusko Jaurlaritzak su bat itzaltzearekin batera beste bat piztu du. Mahai sektorialeko sindikatu gehienek greba egin zuten urriaren 30ean, eta protesta gehiago eginen dituzte abenduan. Osakidetzako langileen egoeraz, eskariez eta mobilizazioez aritu gara Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bai, PAI programatik ere atera daiteke

PAI programa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroan PAI eskaintzen duten D ereduko ikastetxeen %60k programatik ateratzeko bidea hasi dute, baina oraindik ikastetxe gehiagok dute eskaria egiteko aukera. Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak azaldu digu zein diren ikastetxe horiek, zein den PAI programaren egoera eta zein diren sortzen dituen arazoak.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Teila

Esan ohi da ez dela etxea teilatutik hastea komeni, baina batzuetan ez dago beste erremediorik. Teilak ematen baitio izena teilatuari, nahiz eta baden, jakina, teilarik gabeko teilaturik, nola baden teilaturik gabeko teilarik. Teilena izan zen, ziurrenik, euskal paisaia berdearen puzzlera gorri zantzuren bat ekarri zuen lehen piezetako bat: Tellagorri izena zuen Pio Barojaren Martin Zalakain abenturazalea eleberriko pertsonaia batek. Beste Martin ezagun bat ere bada, Martin Larralde, garai bateko euskal paisaiaren postal vintage-a hiru erpinekin adierazten diguna: “Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak…” dio Joseba Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak abesten duen klasiko biziak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ezustekoa Bizkaiko EAJn

Bizkaiko EAJ du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du bere karguan jarraituko hauteskundeen ondotik, Bizkai Buru Batzarrak ezustean erabaki baitu Ibone Bengoetxea izanen dela ahaldun nagusigaia. Xabier Martin BERRIAko politika gaietako kazetariak Bizkaiko EAJn gertatutakoa aztertu du.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ikurrina hemen ere

Iribarrek eta Kortabarriak berriz atera zuten atzo 1976ko ikurrina gogoangarri hura. Artean debekaturik zegoela, euskaldunon memorian iltzatuta geratu zen bi futbolarien balentria.

Euskal Herrian bizi ginenean, aldiro jartzen genuen ikurrina balkoian, Korrika zetorrenean, Aberri Egunean eta horrelakoetan. Ondarroan betidanik egon da ohitura. Amamak jartzen zuen (galarazita zegoenean, geranio zuri, gorri eta berdeak jartzen zituen denen ikusgarri), amak ere bai, eta gero guk.

New Yorkera ere ekarri genuen bat. Hemen balkoirik ez dugunez, nekez erakutsi ahal dugu. Etxe barruan bai, jartzen dugu egun seinalatuetan. Baina bada urtean egun bat kalera ateratzen duguna: maratoiaren eguna.

Hain zuzen, atzo izan zen hori ere.

Iribarrek eta Kortabarriak bezala, guk ere gure ikurrina xumea eraman genuen New Yorkeko maratoira. Central Parken toki ezin hobea aurkitu genuen, obeliskoaren azpian. Hantxe jarri ginen, eta ikurrina ere hantxe jarri genuen, euskaldunik noiz igaroko.

Ilusio handia egiten die euskal korrikalariei hura ikusteak. Eta handik pasatu ziren Aitor, Martin, Alex, Ana, Myles, Iñigo, Elena, Eleuterio, Idoia, Iker, Jorge, Jose Luis, Eider, Jose Ignazio, Amaia eta enparauak.

Iribarren eta Kortabarriaren ikurrinak garai berri baten hasiera sinbolizatu zuen. Asteartean hemen ere hauteskundeak direla ikusita, ez ote gaude gu ere garai berri baten atarian?

Oxala.

 

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA