Bertso jarriak
Bertso jarriak

Kattin Madariaga | Gose Jokoak

2026ko irailaren 5a
Kattin Madariaga

Kattin Madariaga (Arantza, Nafarroa, 2008). Nafarroako Eskolarteko Txapelketan bide oparoa egin du Madariagak, 2023az geroztik irabazle izan baita aldiro, denera lau aldiz. Iaz, 17 urte zituela, Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta hartan aritutako bertsolari gazteena izan zen.

Gose Jokoak

Doinua: Jainkoak emaiten du.

1.
Dena denean kaña,
kubata ta bermut,
dena get ready with me, make up, outfit ta look
Mundu distopiko bat
bihurtuta arrunt,
nola Katniss Everdeen
eta gezi batzuk,
Gose Jokoak udan
hasten dituzu zuk

2.
Piszinara joanda
zerk du zer garrantzi?
Gorputz perfektu batek
zenbat elegantzi!
Zuk zure estriak ez
dituzunez ahantzi
nahiz eta bikinia
pozik duzun jantzi
kamiseta ez duzu
gaur ere erantzi

3.
Kuadrilla elkartu ta
afari-pasada
ortziralero joaten
zara tabernara
Zuk kilo batzuk sobran
dituzu ta, hara,
eskatzen duzuena
beti berdina da:
lagunek pizza bana
ta zuk entsalada

4.
Galtza motzak jantzita,
sexyenen pare,
erraten dizute: «ze
ausart zu, goi ta behe!»
Ta diozu haserre,
suminduta, are:
«noiztik da politika,
iraultza-zutabe,
hankak edukitzea
depilatu gabe?»

5.
Besta on bat hartuta
aitzaki bezela,
makillajez estali
duzu gaur matela
Ta zer errez jartzen den
giroa krudela!
lagunengana zoaz
has dadin gaubela
eta erran dizute
gaur guapa zaudela

6.
Ta zu zaren hori ni
ere izan nintzen,
nire kurba ta nire
izen ta abizen
Ez badugu izan nahi
kanonen ta klitxeen
altu edo baxu ta
argal edo gizen
ikas dezagun gure
galtzetan kabitzen

Atal gehiago
Bertso jarriak

Kattin Madariaga | Gose Jokoak

2026ko irailaren 5a

Kattin Madariaga (Arantza, Nafarroa, 2008). Nafarroako Eskolarteko Txapelketan bide oparoa egin du Madariagak, 2023az geroztik irabazle izan baita aldiro, denera lau aldiz. Iaz, 17 urte zituela, Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta hartan aritutako bertsolari gazteena izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Aitor Servier | Ofiziala

2026ko abuztuaren 29a

Aitor Servier (Azkaine, Lapurdi, 1997). 8 urte zituenetik ari da bertsotan. Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan ekin zion bideari, eta, geroztik, zenbait bertso eskolatan aritu izan da, baita Eskolarteko Txapelketetan ere. 2014an eman zuen izena lehen aldiz Xilaban, eta joan den urtarrilean jokatutakoan laugarren izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Idoia Anzorandia | Neurriak neurriz

2026ko abuztuaren 22a

Idoia Anzorandia (Barakaldo, Bizkaia, 1983): Bertsotan eskualdean edo lagun giroan egiten duen arren, bere jardun nagusia gai jartzailetza da. Horretan aritzen da plazan, bai eta Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetan ere. Bertsolaritza irakaslea da hezkuntza arautuan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza taldeko kide ere bada.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Iñaki Viñaspre | Atzerritik atzerrira

2026ko abuztuaren 15a

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984). Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen garaikurrak batzen, bi aldiz jantzi baitzuen txapela —2001ean eta 2002an—. 2005ean sailkatu zen lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta, orduz geroztik, finalista izan da aldiro. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela: 2019an eta aurten. Bestalde, bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, besteak beste Bertso Rap, Bertso Tavern eta Bertxorakeritan deritzenak. Gai jartzaile, epaile eta irakasle ere aritu da. 

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Beñat Larrori | 90eko haurren balada

2026ko abuztuaren 8a

Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari

2026ko abuztuaren 1a

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak

2026ko uztailaren 25a

Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Nahia Etxeberri | Munduko Futbol Kopaz

2026ko uztailaren 18a

Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea, 2008) oso gaztetandik nabarmendu da bertsoen munduan. 2021ean, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa irabazi zuen 16 urtez behetikoen modalitatean, Munduko injustiziak bertso sorta aurkeztuta. Hiru urteren buruan, 2024an, Gazte Xilabako finalera iritsi zen, eta txapeldunorde izan. Ipar Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako irabazi zuen 2025ean.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Ibai Amillategi | Tranpie eta legie, sarri bera die

2026ko uztailaren 11

Ibai Amillategi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1993). Umetatik da bertsozalea. Halere, bazituen 22 urte bertso eskolan hasi zenerako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Lilibertso bertso eskolan eman zuen izena. 2018. urteaz geroztik, Bizkaiko Txapelketa guztietan parte hartu du, eta azken bietan —2023an eta 2025ean—, finalerdietan kantatu zuen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Maddi Agirre | Udari

2026ko uztailaren 4a

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Gasteizko Armentia ikastolan jaso zituen lehen bertso eskolak, eta, Lehen Hezkuntza amaitzean, bertso eskolan eman zuen izena. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean kantuan, eta txapelduna izan da 2021ean, 2022an eta 2023an. Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte; sei finalistetako bat izan da.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Funtsezko arazo batentzako funtsa

Etxebizitza Gizarte Funtsa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Alokairuan «neurrizko prezioan» jartzeko 10.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Eusko Jaurlaritzak zortzi urtean, eta horretarako «aliantza publiko-pribatuan» oinarritutako funts bat sortuko du. Etxebizitza horiek 25.000 eta 65.000 euro arteko soldatak dituztenentzat izanen dira. Paulo Ostolaza BERRIAko etxebizitza gaien arduradunak eman dizkigu funtsari buruzko xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Natxo De Felipe elkarrizketatu dugu MurMur-en

11 urteko geldialdiaren ostean, Oskorriko sortzaile eta kantariak bere izenez kaleratu du 'Abandonatuak' lan berria, harizko laukote baten laguntzaz. Hure elkarrizketatuz abiatu dugu 'MurMur' saioaren ikasturte berria. Ahobizarrik gabe mintzatu da garai gordinez, musikaren trabez eta pozez, belaunaldi kontuez eta abar.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Esperantza izpi bat Berlinen

Alemaniako egoera politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Die Linke ezkerreko alderdiak irabazi ditu Berlingo hauteskundeak, botoen laurdena jasota, eta horrek esperantza printza piztu du Europako alderdi ezkertiarretan. Baina ultraeskuina ere nabarmen hazi da, hirugarren indarra da, eta lehen indarra Mecklenburg-Aurrepomerania eta Saxonia-Anhalt landerretan. Emaitza horiek aztertu ditugu Ane Irazabal Elkorobarrutia nazioarteko kazetari eta BERRIAko kolaboratzailearekin.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ceuta, gezurra eta lintxamendua

Negu Gorriak kolektiboaren brigada du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igandean iritsi ziren Ceutara laguntza emateko asmoz, baina han Espainiako banderak eta jarrera oldarkorra zuen jende saldo bat zuten zain. Are, Ceutako diputatu baten autoa txikitu zuten, ekintzaile iruindarrena zelakoan. Samira Calvo brigadako kideak Ceutan bizitakoa kontatu digu eta Negu Gorriak kolektiboaren lanaz ere aritu zaigu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Zer diote PISAko datuek?

PISA txostenaren datuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herriko ikasleek behera egin dute PISAk aztertzen dituen hiru gaietan: irakurmenean, zientzian eta matematikan. Hainbat aldagaik dute eragina ikasleen notetan, eta horiei erreparatu die Irati Urdalleta Lete BERRIAko hezkuntza gaietako kazetariak.

 

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA