Etxeko jana
Etxeko jana egiten nien seme-alabei eskolara eramateko. Dilistak, garbantzuak, lekak, Euskal Herriko platerrak. Goizean goiz esnatu eta prestatzen nien dena, motxiletan sartu eta eramaten zuten. Asteburuetarako uzten genituen paella edo lasagna eta bestelako gutiziak.
Behin, alabak esan zidan gehiago ez zuela eramango janaririk. Garbantzuekin egindako fideo zopa eraman zuen eskolara, (ez da erraza fideoak aurkitzea hemen) eta neskato batek barre egin zion, “espageti zopa” bazkaltzeagatik. Geroztik, eskolakoa jango zuen: pizza, hanburgesak eta antzeko litxarkeriak.
Sorterrira berriz
Ordenagailu eramangarria izorratu eta konpontzera eraman dut. Dendariak, indiar jatorriko gizon batek, gailua begiratu eta ze urtekoa den galdetu dit.
2017koa, erantzun diot nik, baina ondo ibili da orain arte.
Auzoko zapata denda
Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak edo amazon bera ahaztu eta nahiago dute bertara bildu.
Chicharrillos
65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren batekin ezkonduta edo.
Hau ere gertatzen ari da
Auto barruan gaude aparkalekuan. Gidaria unibertsitate-irakaslea da. Kontatu dit aurretik su-hiltzailea eta erizaina izan zela. Gero kazetaria. Orain, idazketa eskolak ematen ditu. Ikasle bati buruz ari zait. Iran aldeko neska bat, doktoretza programa batean sartzea lortu du prestigio handiko unibertsitate batean. Ez du itzuli nahi Iran aldera. Emakumea da eta gutxiengo batekoa. Ez da erraza bizitza han horrelakoentzat.
Pulitzer Saria
Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak.
Dena jakiten da
"Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta idazmakinarekin osatu dute lehen aldiz.
Eskolara berriz
Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.
Beste egun bat
Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik.
Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean.
Parkera joan naiz
Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk,
ez asko, lotsati oraindik.
Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz.
Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan.
Eguzkiak epeltzen hasi duen arren.
Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut.
Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.