New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Pulitzer Saria

2025eko maiatzaren 12a

Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak.

Liburu klasikoak beste ikuspegi bat erabiliz berriz kontatzea joera bat bihurtu da azken boladan. Horrela, Xiaolu Guo idazleak Call me Ismaelle idatzi du. Moby Dick berridatzi du kontalaria mutikoa izan beharrean neskatoa balitz.

Neure buruari galdetu diot euskaraz horrelakorik egingo bagenu. Adibidez, Kixotea kontatzea bertan burla egiten zaion euskaldunaren ikuspegitik. Nonbait gaizki hitz egiten omen zuen euskaldunak gaztelaniaz, nola egingo zuen ba euskara bazen bere lehen hizkuntza. Bada imajinatu nobela berri bat eta euskaraz: nola ikusiko zituen vizcaino deitutako hark Kixote eta Sancho Panza?

Edo bestela, Jon Miranderen Haur Besoetakoa kontatzea baina ez osabaren ikuspegi gizonezkotik, neska nerabearen ahotsa erabiliz baino. Edo hobeto, Axularren Gero klasikoa berriz idaztea Orain izenburuarekin eta aldarri egitea ez Axularrek bezala lan egitea, baizik eta kontrakoa, ardura astunak bihar edo etziko utzi eta zuhaitz baten azpian etzatea, zergatik ez, liburu bat irakurriz, Percival Everetten James hori, adibidez.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Auzoko zapata denda

2025eko ekainaren 2a

Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak edo amazon bera ahaztu eta nahiago dute bertara bildu.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Chicharrillos

2025eko maiatzaren 26a

65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren batekin ezkonduta edo.

 

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Hau ere gertatzen ari da

2025eko maiatzaren 19a

Auto barruan gaude aparkalekuan. Gidaria unibertsitate-irakaslea da. Kontatu dit aurretik su-hiltzailea eta erizaina izan zela. Gero kazetaria. Orain, idazketa eskolak ematen ditu. Ikasle bati buruz ari zait. Iran aldeko neska bat, doktoretza programa batean sartzea lortu du prestigio handiko unibertsitate batean. Ez du itzuli nahi Iran aldera. Emakumea da eta gutxiengo batekoa. Ez da erraza bizitza han horrelakoentzat.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Pulitzer Saria

2025eko maiatzaren 12a

Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Dena jakiten da

2025eko maiatzaren 5a

"Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta idazmakinarekin osatu dute lehen aldiz.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Eskolara berriz

2025eko apirilaren 28a

Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Beste egun bat

2025eko apirilaren 14a

Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik.

Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Parkera joan naiz

2025eko apirilaren 7a

Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk,

ez asko, lotsati oraindik.

Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz.

Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan.

Eguzkiak epeltzen hasi duen arren.

Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut.

Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Arbasoen su txikia

2025eko martxoaren 31

Araba Euskaraz 2025eko kanta egin dugu Mikel Urdangarin eta biok. Kanta landua, mezuak elkarri gurutzatzen ibili baikara luzaroan. Letrak hiru ideia nagusi ditu. Lehenengoa, Araban beti egin dela euskaraz. Eta hor daude aipatuak Landuccik XVI. mendean Gasteizen bildu zituen sei mila hitzak edo sasoi bereko Lazarragaren liburua. Bigarrena, garai zailak bizi arren euskarak beti egin izan duela aurrera. Egin du aurrera horrela nahi izan dugulako, beti egon delako norbait euskaraz hitz egiten, erabiltzen. Eta hiru, transmisioaren garrantzia. Euskararen su txikia pasatu egin da belaunaldiz belaunaldi, eta guri tokatzen zaigu orain gauza bera egitea.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Iowako eklipsea

2025eko martxoaren 24a

Iowako nazioarteko idazleen eskolara iritsi berri, 2017ko abuztuaren 21ean, eguzki eklipsea izan zen. Christopher Merrill bertako arduradunak eta gainontzeko irakasleek gertaera ikustera eraman gintuzten, idazleen etxearen patioan bertan, horretarako utzi zizkiguten betaurreko beltz batzuekin. Eklipseak ez zuen asko iraun egia esan, bi minutu luze, eta ostean, bizitza lehengo bidera itzuli zen.

00:00:0000:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Auzoko zapata denda

Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak edo amazon bera ahaztu eta nahiago dute bertara bildu.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskal selekzio bat, behintzat

Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal pilotako euskal selekzioak gaur jokatuko du lehenbiziko aldiz nazioarteko txapelketa ofizial bat, zesta-puntan, Gernika-Lumon (Bizkaia) jokatzen ari den Euskal Pilotako Nazioen Ligan. Gai horri buruzko nondik norakoak azaldu dizkigu Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kirola saileko koordinatzaileak.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Eraztunaren jagole

Donazaharren aurkitutako erromatar garaiko eraztuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oihane Mendizabal Sandonis Aranzadi zientzia elkarteko kideak azaldu dizkigu aurkikuntzaren nondik norakoak. Piriniotako erromatar galtzadako indusketa lanen zuzendaria da bera.

00:00:0000:00:00
Hizlandia irudia
Hizlandia

Igor Estankona: Xabier Aldairen 'Bala zeru urdina'

Hamabosgarren ataleko gonbidatua Igor Estankona Bilbao poeta izan da.
Eta aukeratu duen liburua Xabier Aldairen 'Bala zeru urdina' (Susa, 1993).

Atal honetan erabilitako kantuak:
· U2 - Bullet The Blue Sky
· MASSIVE ATTACK - Angel
· PJ HARVEY - In The Dark Places
· JEFF BUCKLEY - Hallelujah

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskaraldia bukatu da; erronka, ez

Euskaraldiaren balorazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Olatz Silva Rodrigo BERRIAko kazetariak jarraitu du Euskaraldiaren antolatzaileek egindako balorazioa, eta Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak egin du Euskaraldiaren analisia

00:00:0000:00:00
Berria FM
Berria FM

Ortzimugak abiapuntu

Azkenaldian Euskal Herriko mugimendu feministan izandako eztabaida eta talkak mahai gainean jarri ditu Naia Torrealdai Mandalunizek, eta liburu batean jaso du haien gaineko azterketa: Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma. Berria FMri bisita egin dio autoreak, eta, hortaz, harekin batera aletu ditugu korapilook. Tartean, «eztabaidaren apologia» ere kabiarazi dugu saioan, baita «itxaropenaren mantra» ere. Are, irmo egin du ohartarazpena: «Etsaiari ezin diogu garaipena eskuetara eman».

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.