Lasterka Askatasunera egitasmoaren bigarren aldia egingo dute etzi Bilbon. Aisialdi eredu alternatibo bat eskaintzea da gazte konpartsen asmoa, eta erakustea Euskal Herriaren askapen prozesuaren borrokan gazteriak baduela zer esan.
2021eko urrian gizon bat hiltzea leporatuta epaitu dute. Hilketagatik, iruzurragatik eta lapurretagatik erruduntzat jo du epaimahaiak. Fiskaltzak eta Gehituk 30 urtetik gorako zigorrak eskatu dituzte.
Manchester United eta Tottenham taldeetako milaka zale bildu dira Bilbon Europa ligako finala ikusteko. Festa giroa nagusitu den arren, herritarrak kexu azaldu dira kale asko itxi dituztelako, bai eta gune batzuk zeharo maskulinizatu direlako ere.
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak zortzigarrenez jarri dute abian beka deialdia, zeinak euskarazko sorkuntza bultzatzea duen helburu. Durangoko Azokan jakinaraziko dute irabazlearen izena.
Manchester Unitedek eta Tottenhamek iluntzeko bederatzietan jokatuko dute futbol partida. Norgehiagokak nabarmen eragingo du ikastetxeetan, garraio publikoan eta bereziki herritarrengan.
Beste bide batetik joango gara Arrabako larrera, Gorbeia iparraldera, eta handik ekingo diogu Itxina inguru liluragarriko Lekandako gailur panoramikora (1.309 m) igotzeko bideari.
Iazko ekainean hil zen artista, eta haren 30 pieza baino gehiago biltzen ditu zabaldu berri duten erakusketak. Margolanak ez ezik, eskulturak ere topatuko ditu bisitariak.
Bridgestoneren Basauriko lantegiko beharginek ontzat eman dute 232 langile kaleratzeko proposamena. «Lortu ahal izan dugun akordiorik onena da», azaldu du Corralek.
Gobernuaren iritziz, egitasmoak gehiegizko kalteak izango lituzke ingurumenarentzat. Besteak beste, esan du eremua interes berezikoa dela ugatzarentzat, sai zuriarentzat eta sai arrearentzat.
Gernika-Lumon jokatuko dute txapelketa, ekainaren 1etik 6ra, eta, lehen aldiz, euskal selekzioa ofizialki ariko da Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa batean.
Europa Ligako finala dela eta, hegazkin horien 174 operazio daude aurreikusita. Futbol partidak zenbait aldaketa eragingo ditu Bilbon: besteak beste, ikastetxeen ordutegietan eta garraio publikoan.
Komunikabideek migrazioen berri nola ematen duten eta fenomeno horren inguruko desinformazioari nola aurre egin hausnartuko dute. Internet bidez ikusi ahalko da, zuzenean.
Leizeetako haize korronteei eta urari erreparatzen die Javier Morenok bideak eta galeriak topatzeko; sarritan egiten dituzte aurkikuntzak. Nabarmendu du espeleologia ez dela jarduera arriskutsua ingurua ondo ezagutuz gero.