- 2011ko urriaren 17ko Aieteko Nazioarteko Konferentzia mugarri izan zen Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorioen arloan. Hura baino pixka bat lehenagoko eta Aietera iristeko gertaera nagusiak eta Aiete ondorengoak daude kronologia honetan. (eguneratzen ari gara; eta behean, bi kronologia espezifiko: euskal presoei eta armagabetzeari buruzkoak)
AIETE ARTEAN
2007-5/6: 2005-2007ko bake prozesuaren haustura. 2007-6-5: ETAren agiria su-etenaren hausturaz. 2006-2007ko kronologia.
2009-6-30: Batasunaren legez kanporatzea ontzat jo zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. (1 eta 2)
2009-7-30:ETAren azken hilketak: bi guardia zibil (2010-3-16an Frantziako polizia bat hil zuen, "gogoz kontrako liskar batean").
2009-10-13:Bateragune auziko operazioa (auziko bilduma). Operazio gehiago izan ziren Aiete aurretik: gazte mugimendua (2009-11, 2010-12), Askapena (2010-9), Ekin (2010-9), Ekin eta Askatasuna (2011-1).
2009-11-14:ezker abertzalearen barne eztabaida: Altsasuko Adierazpena.
2010-2-16:ezker abertzalearen Zutik Euskal Herria ebazpena. (10. urteurrena: Paradigma berri bat helburu bererako)
2010-3-29:Bruselako Adierazpena. ETAri, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaren eskaera; Espainiari, "behar bezala" erantzuteko. Nazioartetik babes gehiago heldu ziren.
2010-4-24: ezker abertzalearen babesa Bruselako Adierazpenari.
2010-6-20:ezker abertzalearen eta EAren Lortu Arte akordioa; besteak beste, indarkeriaren amaieraz. (10. urteurrena: elkarrizketa itunaren izenpetzaile Rufi Etxeberria eta Pello Urizarrekin, eta kronologia)
2010-9-5: ETAren jakinarazpena eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakiaz. (Urte bereko otsailean hartu zuen erabakia: Isiltzen hasteko, isilpean aurrenik).
2010-9-15:Bruselako Adierazpenaren ildoan urratsak egiteko prest agertu zen ETA.
2010-9-25:Gernikako Akordioaren aurkezpena.
2011-1-8:ETAren su-etena, Bruselako adierazpenak eskatutako izaerakoa. Ezker abertzalearen apustu estrategiko berria berretsi zuen.
2011-2-7:Sorturen estatutuen aurkezpena (estatutuak, gazteleraz).
2011-2-14:HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldearen aurkezpena.
2011-4-26: ETAk jakinarazi zuen iraultza zerga bertan behera utzi zuela.
2011-5-22:Bildu koalizioaren parte hartzea hauteskundeetan.
2011-9-16:Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra Bateragune auzikoei. Epaituek ezker abertzalearen estrategia aldaketa defenditu zuten epaiketan.
2011-9-24: EPPKren atxikimendua Gernikako Akordioari.
2011-9-28: NEB Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen aurkezpena.
2011-10-1: Ekin-ek iragarri zuen desegin egin zela.
2011-10-17:Aieteko Adierazpena.
2011-10-20:ETAren jakinarazpena jardun armatuaren bukaeraz (BERRIAren gehigarria). (10. urteurrena: Agiri historikoaren inguruabarrak)
AIETE ONDOREN
2011-11-20:PPren gehiengo osoa Espainiako hauteskundeetan. PSOEren partez jarri zen Moncloan.
2012-2-21:Espainiako Kongresuaren ebazpena ETAri desegiteko eskatuz, EAJ, PP edota PSOEren babesarekin.
2012-2-26: ezker abertzalearen autokritika biktimekiko izandako jarreraz (Konponbide haizea dabil adierazpena).
2012-6-16:Glencree biktima mota desberdinen ekinbidearen aurkezpena.
2012-6-20:Sortu legeztatu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.
2013-2-18:ETAk adierazi zuen bere jardunak egindako kaltea "sentitzen" zuela.
2013-3-17:ETAren agiria, Aietera iristeko Espainiak eta biek konpromiso batzuk hartu zituztela jakinaraziz, eta Osloko elkarrizketa gunea desegin zela esanez. (ETAren agiria)
2013-4-11:Eusko Legebiltzarreko Bake lantaldearen lehen bilera. Ez zuen jarraipenik izan.
2013-6-11:Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkaritzaren planaren aurkezpena (plana osorik).
2013-9-30:Herrira-ren aurkako operazioa.
2013-10-21:Europako Giza Eskubideen Auzitegiak atzera bota zuen Parot doktrina (197/2006).
2013-12-28:EPPKren adierazpena legedia erabiltzeaz (idatzia), aintzat hartuz Foro Sozialaren gomendioak.
2014-1-8:EPPK-ko bitartekarien kontrako operazioa.
2014-2-21:ETAren bideoa armagabetzearen hasieraz, NEBeko kideen presentziarekin.
2014-3-9:euskal presoen lege eskaerak. Frantziaren eta Espainiaren ezezkoa jaso zuten.
2014-3-22:euskal iheslariek sorterrira itzultzeko lehen pausoa eman zuten.
2014-6-15:Sare, euskal presoen eskubideen aldeko plataformaren sorrera.
2014-7-19:ETAren jakinarazpena jarduera armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa desegiteaz.
2014-10-2:Jaurlaritzaren Hitzeman programaren aurkezpena, presoen birgizarteratzeaz. (idatzia)
2014-10-24:Baionako adierazpena bakegintzaz, sentsibilitate guztien parte hartzearekin. (adierazpena)
2014-11-29:Jaurlaritzaren Zuzen Bidean programaren aurkezpena, zigor eta espetxe arloan "salbuespena" gainditzeko. (idatzia)
2014-12-21:NEBen agiria (ingelesez eta gazteleraz), ETA armak zigilatzeko prozesua betetzen ari zela esanez. Egun berean, ondoren, ETA armagabetzeko Jaurlaritzaren plana. (idatzia).
2015-1-12:euskal presoen abokatuen aurkako operazioa.
2015-1-13:Espainiako Auzitegi Gorenak Frantziako eta Espainiako kartzela zigorrak batzea ukatu zion Kepa Pikabea presoari, eta 2016ko urrian Konstituzionalak berretsi zuen erabakia. 50 preso baino gehiago leudeke egoera berean.
2015-3-7:Lokarri herritar sarearen agurra.
2015-3-25: euskal presoen babesaren aurkako operazioa.
2015-4-1: Jaurlaritzaren Zuzendu programaren aurkezpena, iraganaz "guztiek" autokritika egiteko. (idatzia)
2015-4-26: EH Bilduren Bakerako Euskal Bidearen aurkezpena.
2015-4-30:ETA prest agertu zen armagabetzeko diseinua Jaurlaritzarekin partekatzeko. (apirilaren 30eko agiria plazaratu zuen).
2015-6-11:Parisko Bake Konferentzia. (adierazpena).
2015-9-11:askotariko biktimen Eraikiz dokumentua.
2015-9-22:David Pla eta Iratxe Sorzabal etakideen atxiloketa, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Plak urte hartako abenduan Gara-n esan zuen konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea dela (elkarrizketa).
2016-1-12:Sorturen eskaera presoei legedia garatzeko eta prozesu independentista elikatzeko.
2016-1-13:Fiskaltzaren, akusazioaren eta Segurako auzikoen akordioa. Antzeko beste akordio batzuk izan dira: Ekin (2016-4, 2016-5), Hasier Arraiz-Segura (2016-5), presoekiko elkartasuna-11/13 sumarioa (2019-9).
2016-2-26:Foro Sozialaren eskaera Hegoaldeko bi gobernuei ETAren armagabetzeaz.
2016-5-7: Ezker abertzalearen Abian prozesuko txostenak ebatzi zuen estrategia independentistaren barruan kokatu behar zela gatazkaren ondorioen agenda. (Abian txostena).
2016-6-9:Euskal preso multzoen sailkapena eta "salbuespen" legediaren azterketa Iñigo Iruinek (hamar multzoak).
2016-6-27:1960-2013 arteko 4.660 tortura kasu bildu zituen Paco Etxeberriak, Jaurlaritzak eskatuta.
2016-7-28:1978-1999 arteko polizia biktimen legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak.
2016-10-22:Foro Sozialak ETAri eskatu zion "lehenbailehen" armagabetzeko eta gizartea aintzat hartzeko.
2016-11-5:Mikel Irastorza atxilotu zuten, Azkainen (Lapurdi). ETAko buruzagitzako kidetzat jo zuten. Baina 2017ko abuztuan libre utzi zuten, baldintzapean.
2016-12-16: Luhuson (Lapurdi) ETAren armagabetzearen aurkako polizia operazioa. Frogatu zen gizarte zibilak hartu duela ETAren armak suntsitzen hasteko ardura. Bost atxilotuak baldintzapean libre utzi zituzten egun gutxira.
2016-12-26:presoek legedia garatzeko sostengua izatea nahi du EPPK-ko zuzendaritzak (oinarrizko txostena).
2017-1-29:Bakerako Euskal Konponbidea dokumentua aurkeztu zuen EH Bilduk. (idatzia)
2017-2-8:Jaurlaritzako Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetza idazkaritzaren legealdiko plana. (idatzia)
2017-3-17: Txetx Etxeberri gizarte ekintzaileak Le Monde-n jakinarazi zuen ETA apirilaren 8an armagabetuko zela guztiz. Mixel Berhokoirigoinek martxoaren 18an Miarritzen zioen "publikoa eta egiaztatua" izango zela.
2017-4-7.ETAk BBCra igorritako agiri batean jakinarazi zuen erakunde armagabea zela jada.
2017-4-8:ETAren armagabetzea gauzatu zen. Frantziako Poliziak haren armategia jaso zuen, gizarte zibilaren zaintzapean. Goizean agerraldi instituzional bat izan zen Baionako herriko etxean; arratsaldean, herritarren elkarretaratze handi bat, Baionan bertan. ETA armatu zeneko erreportajea.
2017-4-10: BERRIAk argitaratu zuen ETAren armagabetze prozesua Luhusokoek eta Frantziako Estatuak adostua izan zela.
2017-4-16:ETAk Aberri Egunean iragarri zuen barne hausnarketa egingo duela, azken urteetako ibilbideaz gogoeta egiteko eta aurrera begirako erabakiak hartzeko.
2017-5-17:Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldearen legealdiko lehen bilera.
2017-5-18:Foro Sozialak bere IV. topaketako ondorioak aurkeztu zituen. Euskal presoen arloko adostasunerako oinarriak: premiazko urratsak, legedi arrunta eta espetxe eskumena. (ondorioak)
2017-7-1: EPPK-ko kideen %73k onetsi zuten ildo berria, legedia modu zabal batean jorratzen hasteko. %87koa izan zen barne eztabaidako parte hartzea. (agiria).
2017-7-6:NEB Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak amaitutzat eman zuen bere ibilbidea, lana "osatuta". 2011ko irailean sortu zen.
2017-7-15:EPPK-k barne hausnarketan onetsitako ondorioen txostena argitaratu zuen. Legearen bidea jarraituko du hala nahi duen presoak, eta prozesua herritarrekin partekatu nahi dute. Diseinu politiko, instituzional eta sozial bat eskatu du kolektiboak. (ondorioen txostena)
2017-9-10:Erakundearen "funtzioaz eta zikloaz" hausnarketa hasi zuela jakinarazi zuen ETAk (agiria).
2017-11-23:ETAk zioen ez duela EPPKren jarduna gidatzen eta Konponbiderako ordezkaritzarik ez duela (agiria).
2018-1-13:Frantziako Gobernuak iragarri zuen euskal presoak hurbiltzen hasiko zela. Hain zuzen, otsail bukaeran hasi zen, Zigor Garro eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsango espetxera gerturatuta.
2018-2-22:ETAko militanteak erakundearen bukaeraz bozkatzen ari zirela argitaratu zuen Gara-k. Barne hausnarketako dokumentuaren zati batzuk ere bazekartzan.
2018-4-8:Bere "ibilbide armatuan eragindako kalteari" buruzko adierazpena plazaratu zuen ETAk. Agiria
2018-4-25:Armagabetzearen ostean atzemandako arma batzuk entregatu ditu ETAk.
2018-5-3.Bere ibilbidea bukatutzat eman zuen ETAk, "egitura guztiak erabat deseginda".ETAren agiria eta BERRIAren gehigarria. (I. urteurrena: Desegite fasearen berrosaketa + ETAren "azken idazkia" + David Plaren elkarrizketa).
2018-5-4.Nazioarteko hainbat eragile ezagunek "ongietorria" egin zioten ETAren erabakiari, Kanboko topaketan. Agiria eta sinatzaileak. Urkulluk eta Barkosek Bertizen egin zuten agerraldia (adierazpena).
2018-5-6. ETAk Barne Komunikazio Orokorrean (martxokoan) jakinarazi zuen baztertu egin zuela aldi baterako batzorde teknikoa osatzea. Eztabaidan botoa emandakoen %93 agertu ziren ETAren bukaeraren alde.
2018-6-18.Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu berriak iragarri zuen "bestelako espetxe politika bat" ezarriko zutela. Ekainaren 27an esan zuen gaixorik dauden presoak eta 70 urtetik gorakoak hurbilduko zituztela.
2018-8-7.Lehen hurbilketak egin zituen Sanchezen gobernuak: hirugarren gradua eman zieten Olga Sanz eta Xabier Moreno presoei, eta Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu zituzten. EPPK-tik aldenduta zeuden biak. (2019ko martxoan eman zioten EPPK-ko bati lehen aldiz hirugarren gradua: Xabier Sagargoiri).
2018-10-1.Espainiako eta Frantziako gobernuek ekitaldi bat egin zuten, Madrilen, ETAren bukaeraz. ETA "garaitu" zutela esan zuten eta haren biktimak omendu zituzten. ETAri buruzko 8.000 dokumentu eman zizkion Parisek Madrili.
2018-10-17.HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bere ibilbidea bukatu zuen, "mandatuaren parterik handiena osatuta" eta presoen auzia konpontzeko eskatuz. 2011ko otsailean sortu zen. Harenarekin, amaitu zen nazioarteko talde laguntzaileen babesaren fasea.
2018-10-23.Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ez zuen euskal presoen Frantziako kartzela urteak zenbatzearen alde egin.
2018-11-6.Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu zuen Bateragune auzian, Auzitegi Nazionalak epaiketa inpartziala egiteagatik. Bateragune auzikoek epaiketan ezker abertzalearen estrategia aldaketa defenditu zuten (auziko bilduma).
2019-5-22. Frantziako Justiziaren epai baten bidez lehen aldiz hurbildu zuten euskal preso bat: Mikel Karrera. Parisko Auzitegi Administratiboak arrazoia eman zion gerturatzeaz aurkeztutako helegiteari. Aurrez, Justizia Ministerioak atzera bota zuen eskaera. Ordura arte Justizia Ministerioak 24 euskal preso gerturatu zituen.
2019-10-15. 2017ko martxoan Mariano Rajoyri eta 2018ko ekainean Pedro Sanchezi espetxe politika aldatzeko Iñigo Urkulluk egindako proposamena publiko egin zuen Lehendakaritzak. (dokumentua: 110-116. orrialdeak). Eta Jaurlaritzaren kontakizuna ETAren armagabetzeaz eta desegiteaz.
2019-11-22. Frantziak baldintzapeko askatasuna eman zion Zigor Garrori. Hegoaldeko euskal preso bati emandako lehen kasua izan zen.
2020-4-6. Espainiako Espetxe Zaintzak baldintzapeko askatasuna eman zion Gorka Fraileri. EPPK-ko lehen kidea izan zen 2017an barne eztabaida bukatu zutenez geroztik bigarren gradua, irteera baimenak, hirugarren gradua, Euskal Herriratzea eta baldintzapeko askatasuna jaso zituena (Fraileren bidea).
2020-6-10.Patxi Ruiz euskal presoak (AEM) gose greba bukatu zuen, Murtzia II-n (Espainia), 31 egunen ondoren.
2020-7-29.Parisko Dei Auzitegiak libre utzi zuen Josu Urrutikoetxea, baldintzekin. Uztailaren 30ean atera zen.
2020-7-31. Espainiako Auzitegi GorenakBateragune auzikoEstrasburgoko epaiari men egin, eta zigorrak bertan behera utzi zituen.
2020-9-4.Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu zen bere ziegan, Martutenen.
2020-10-27. Frederic Haranburu baldintzapean aske uztea onartu zuen Parisko Dei Auzitegiak. Eta 2022-9-22an, Ion Parot eta Jakes Esnal.
2021-10-1. Eusko Jaurlaritzaren esku geratu zen EAEko espetxe eskumena. 1979ko estatutuan jaso zuten transferentzia.
2021-10-18. Ezker independentistak esan zuen ETAren biktimen mina inoiz ez zela gertatu behar. (Adierazpena)
2021-10-30. Presoen harrerak "era pribatuan" jasotzeko nahia agertu zuen EPPK-k.
2022-1-18.Estrasburgok Espainia zigortu zuen Xabier Atristaini inkomunikazio aldian abokatua aukeratzen ez uzteagatik. Maiatzaren 9an irmo bihurtu zen ebazpena, eta beste kasu batzuetan eragiten izaten hasi zen. Ekainaren 2an berriro kartzelan sartu zuten, Gorenaren erabakiari men eginda.
2022-3-4.Jaurlaritzak hirugarren gradua eman die motibazio politikoko hamar bat presori.
2023-2-24:Luhusokoa epaitzeko eskatu du Parisko fiskaltzak.
2023-2-25: Txetx Etxeberri: "Apirilaren 8aren ondotik bi aldiz garraiatu nituen armak autoritateen adostasunarekin".
2023-3-18:Foro Sozial Iraunkorrak bere ibilbidea bukatu zuen, Donostiako jardunaldian.
2023-3-24:Espainiako Gobernuak bukatu zuen urruntze politika, azken bost euskal presoen Euskal Herriratzea iragarrita.
2024-1-17:Leporatu zaiena asumitu, eta errugabetzeko eskatuko dute Luhusoko auzipetuek apirileko epaiketan.
-----------
- Kronologia: euskal presoak
- Kronologia: ETAren armagabetzea