Albisteak
36ko estatu kolpea: 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran
90 urte bete dira uda honetan altxamendu frankistatik. Hiru urte iraun zuen gerrak, baina diktadura frankistak 36 urte iraun zuen. Francisco Francoren diktadurapean errepresioa itzela izan zen.
Egunkariak eta aldizkariak saltzen dituzten kioskoak desagertzen ari dira hirietan
Aro digitalean, paperezko egunkari eta aldizkariak gero eta gutxiago saltzen dira, eta ondorioz, kioskoak ere desagertzen ari dira. Bilbon hamahiru daude, eta Donostian sei.
Hondarribiko alardean sartzen saiatu ziren lehen emakumeak omendu ditu Jaizkibelek
Aurten 30 urte bete dira 26 emakume soto batetik ezustean atera eta alardean parte hartzen saiatu zirenetik. Indarrez bota zituzten. Jaizkibel konpainiak omenaldia egin die.
Lazkao Txiki: bere txikitasunean handi izaten jarraitzen duen bertsolaria
Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki' bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena izango da irailaren 15ean. Haren kantaeraz eta jenialtasunaz aritu dira Joxerra Garzia eta Amaia Agirre.
Orotara 202 euskal etxe ari dira munduan zehar euskara eta euskal kultura zabaltzen
Euskal Diasporaren Eguna da irailaren 8an. Euskal etxeek euskal kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen diete Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldun eta euskaltzaleei.
Metak bi ordura mugatuko du adin txikikoek bere sare sozialetan igaro dezaketen denbora
Teknologia konpainiak 16.680 milioi dolar ordaindu beharko ditu adingabeen eta sare sozialen auzibidearen harira; AEBetako hainbat estatuk aurkeztu zuten akusazioa.
Sanferminetako talde bortxaketatik hamar urte: mugarri baten kontakizuna
2016ko uztailaren 7ko erasoak agerian utzi zituen indarkeria matxistaren alderdi sozial, instituzional eta kulturalak. Bortxaketa hark sekula ikusi gabeko erreakzioa eragin zuen gizartean.
Nafarroa eta Lapurdi elkartzen diren tokian, zurgintzara gerturatzeko proiektu aintzidaria
Baserriberri proiektua bultzatu dute mugaz gaindiko hiru entitatek. Baserri zahar bat berritu dute, eta asmoa da formakuntzarako gune bateratu bat sortzea.
Beste aurkikuntza inportante bat Irulegin: zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna
Zeramikazko ontzi batean topatu dute inskripzioa: «'abaŕ'» jartzen du, eta azterketa linguistikoa egin duten ikerlariek euskarazko 'hamar' zenbakiarekin lotu dute.