Albisteak

Adimen artifiziala eta algoritmoa, dena kontrolatzeko

Ipar Euskal Herriko ikasleen %67k ez dute harremanik euskararekin

Telebista ikusten bazkaltzen du lau haurretik batek EAEn

Komikigintza aurten: oparoa eta askotarikoa

Pentsamendu suizidak izan dituzte hamar gaztetik seik
Hego Euskal Herriko 3.700 gazte ingururen erantzunak jaso ditu Gurea Geroa plataformak, osasun mentalari buruzko azterketa batean. Eusko Legebiltzarraren esku utzi dute txostena, eta buru osasunari begirako politika publiko berriak jorratzeko eskatu dute.
www.gureageroa.eus atarian kontsultatu daiteke inkesta.

Benito Lertxundik utzi egingo du musika

Bernart Etxepareren istorio berriak, plazara
Idazleak seme bat izan zuen apaiztu eta urtebetera, eta tirabira gogorrak izan zituen semea Johana Aranbururekin ezkon zedin adostu ondoan.
Danserie Ensemble taldeak kaleratu du poema musikatuen bilduma.

Maoriak protestan

Alokairuen mugak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriko tentsio guneko hirietako bizitegi pribatuei mugatuko zaie alokairua. 24 herritan sartuko da indarrean, azaroaren 25ean.
Euskal Elkargoaren Internet atarian nornahik egiten ahal du simulazioa, alokatzen duen etxebizitzari zer muga jarri zaion jakiteko.