Albisteak

Gazteak pandemian: lagunengandik bakartuak, gizartean seinalatuak
Naroa Asensio, Izaro Irazu, Ander Beunza eta Lier Sarasola batxilergoko
bigarren mailan ikasten ari dira gaur egun, Andoaingo Aita Larramendi ikastolan (Gipuzkoa). Pandemia hasi zenean, duela bost urte, 12
urte zituzten. Bizipen desberdinak izan zituzten, baina gai
batean denek bat egiten dute: «Orain berriro gertatuko balitzaigu, askoz
ere gehiago sufrituko genuke».

Iberieraren eta euskararen zenbaki sistemak, antzekoak?
Joan Ferrer i Jane epigrafistaren hipotesiaren arabera, iberiera eta euskara «ahaidetuta» daude. Iberiar inskripzioetan aurkitutako 'ogei' hitza euskarazko hogei zenbakia izan daitekeela uste du.

Deep Seek: ChatGPT merkeago bat
Txinako enpresak adimen artifizialeko aplikazio bat sortu du: ChatGPTren funtzio bera du, baina 27 aldiz merkeagoa izan da hori garatzea. Dardarka jarri ditu AEBetako erraldoi teknologikoak.

Etxeko leihotik ikusten den fauna, liburu batean jasoa
Animalien inguruko interesa piztu nahi du Iker Elosegik argitaratu berri duen 'Euskal Herriko fauna gida' liburuan. Lurraldeko bioaniztasuna aztertzeaz gain, naturari behatzeko gomendioak ere ematen ditu.

Oria ibaian ere Asiako txirla hedatu da
Gipuzkoan lehen aldiz atzeman dute espezie inbaditzaile hori, urte hasieran. Oria ibaian izan da, Aginaga inguruan (Usurbil).
Hainbat motatako esku hartzeak egingo dituzte espeziea zabaltzea eragozteko eta toki batzuetatik desagerrarazteko.

Elhuyarren Elia itzultzaileak ahots bidezko itzulpenak egiteko aukera garatu du
Ahots bidezko
itzulpenak egiteko, aski da mikrofonoaren irudia duen botoia sakatzea,
itzultzailearekin hitz egiteko erabiliko den hizkuntza hautatzea eta
hitz egiten hastea. Eliak emaitza testu bidez edo audio bidez emango du
ondoren, itzulpenerako hautatutako hizkuntzan.
-cabecera.jpg)
127 emakume eta 12 ume hil ditu indarkeria matxistak 2003tik
BERRIAren 'Zaurien mapa' webgunean daude ikusgai daude 2003. urtetik gaur egunera arte Euskal Herrian izandako hilketa matxisten datuak eta hilketa horiei buruzko jakingarriak.

Lehen aldiz Europako Batasunean, argindar gehiago sortu da eguzkiarekin ikatzarekin baino
Egunean batez beste 450.000 panel fotovoltaiko jarri ziren zelaietan eta teilatuetan. Erregai fosilek argindar sorkuntzan egiten duten ekarpena erdira jaitsi da 2007az geroztik.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako ikastetxe gehienek debekatu egin dituzte sakelakoak
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak teknologia berrien erabilerari buruzko gogoeta kritikoa bultzatu du, ikastetxe bakoitzak araudi propioa landu dezan. Altxa Buruak zenbaitetan eskatu arren, Hezkuntza Sailak inoiz ez ditu debekatu sakelakoak.