Berria berriketan
Berria berriketan

Azaleko irakurketek, ondorio faltsuak

2026ko otsailaren 11

Poliziak atxilotutakoen jatorria ezagutaraztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzak urritik egiten duen moduan, Donostiako Udaltzaingoak ere atxilotzen dituen lagunen jatorria argitara emanen du, gainerako hiriburuetan ez bezala. Eskuina eta eskuin muturra ari da gai hori mahai gainean jartzen, datu horien erabilera okerrak migratzaileen estigma indartu dezakeela jakitun. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak azaldu dizkigu gai horri buruzko xehetasunak.

Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atal gehiago
Berria berriketan

Ez da arrosa, ezta jolas bat ere

2026ko azaroaren 2a

Minbizia eta haren instrumentalizazioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urrian dena arrosa kolorez janzten da bularreko minbiziaren aurkako egunaren karietara, baina askotan negozioa gailentzen da kontzientziazioaren gainetik. Zuriketa arrosa deitzen zaio horri ere. Iñurri elkarteak bestelako kanpainak egiten ditu, tabuak hautsi eta kontzientziak pizteko. Instrumentalizazio horretaz eta minbiziaren errealitateez aritu zaigu Miren Cuerdo Izagirre Iñurri elkarteko koordinatzailea.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Arabiarrek dute giltza

2026ko urriaren 30a

Israelgo hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez Benjamin Netanyahu lehen ministroaren blokeak ez oposizioko blokeak ere ez dute lortu gehiengo absoluturik, eta, beraz, alderdi arabiarrek izan dezakete Israelgo Gobernua osatzeko giltza. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak aztertu ditu Israelgo hauteskundeen emaitzak eta gobernua osatzeko aukerak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Hamabi domina eta ofizialtasuna

2026ko urriaren 29a

Munduko Euskal Pilota Txapelketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Argentinan eta Uruguain jokatu da, eta euskal selekzioak lehenbiziko aldiz jokatu du. Txapelketan parte hartzea bera garaipentzat jo zitekeen, baina, gainera, hamabi domina eskuratu ditu. Julen Etxeberria BERRIAko kiroletako kazetaria Argentinan izan da txapelketaren berri ematen, eta Euskal Herrira itzulita, han bizitakoak eta lortutakoak kontatu dizkigu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Gutxiengoak kutsatzen du gehien

2026ko urriaren 28a

Klima larrialdiaren erantzuleak eta ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oxfam Intermon erakundearen txosten baten arabera, munduko %0,1 dirudunek, 3.500 milioi txiroenek adina kutsatzen dute. Bestalde, klima larrialdiaren ondorioak batez ere errenta ertaineko eta baxuko herrialdeetan pairatzen dituzte. Datu horiez eta aurtengo bero boladek Europan eragin dituzten hildako kopuru handiaz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Gain-azpi egin du ezkerrak

2026ko urriaren 27a

Brasilgo hauteskundeetako emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lula da Silva Langileen Alderdiko hautagaiak irabazi ditu, ezustean, botoen %52 eskuratuta. Lehenbiziko itzulian Flavio Bolsonaro ultraeskuindarrak bi puntuko aldea atera zion, baina Lulak emaitza irauli du igandeko bozetan. Itsasne Allende Sopelana EHUko Nazioarteko Harremanetako irakasleak hauteskundeen emaitzen analisia egin du.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Netanyahurenak egingo al du?

2026ko urriaren 26a

Israelgo hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Inkesten arabera lehia estua izanen da, eta Benjamin Netanyahu lehen ministroak zaila izanen du gehiengo osoa lortzeko, baita oposizioko alderdiek ere. Beraz, badirudi gobernua osatzea zaila izanen dutela denek, alderdi arabiarrak kontuan hartzen ez badituzte. Nolanahi ere, ez dirudi hauteskundeen emaitzak palestinarren egoera hobetuko duenik. Julen Otaegi Leonet BERRIAko Mundua saileko kazetariak azaldu dizkigu hauteskundeen inguruko gakoak.

Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Hamar urte justiziaren arrastorik gabe

2026ko urriaren 23a

Elhadji Ndiayeren heriotza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hamar urte bortizki atxilotu zuen Espainiako Poliziak semaforo batean geldituta zegoela, konorterik gabe eraman zuten polizia etxera eta handik hilik atera zen. Auzia artxibatu zuen epaileak eta, beraz, inoiz ez da argitu haren heriotza. Duela hamar urte gertatutakoaz eta horrek izan dituen ondorioez mintzatu zaigu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetaria.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Alderdiak, lehiarako prest

2026ko urriaren 22a

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Koalizioak osatzeko epea bukatuta, alderdi gehienek haien hautagaiak eta mezu nagusiak aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian. Azaroaren 29an izanen dira hauteskundeak, eta Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak alderdien egoera aztertu du gaurko atalean.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Gazteek altxatu dute Europa

2026ko urriaren 21a

Europan piztu diren protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lizeoko ikasleen protesta handien eta Frantziako Poliziaren oldarraldi bortitzen ondotik, protesta erraldoiak eta istilu larriak izan dira Frantzian. Bizimodu duin baten alde saldoan atera dira karriketara. Ez han bakarrik; antzeko suak Europa osoan pizten ari dira, protesta handiak egiten ari baitira Albanian, Italian, Belgikan, Portugalen eta Espainian. Gazteak karrikara atera dira, eta mobilizazio horiei buruz aritu zaizkigu Leire Casamajou Elkegarai eta Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan

Museo kolonialisten zorra

2026ko urriaren 20a

Museoen deskolonizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Europan eztabaida irekita dagoen arren, museo asko uzkur agertzen dira kolonialismoaren bidez eskuratutako obrak eta piezak itzultzerako orduan, baita haien obrak testuinguruan jartzeko tenorean ere. Beste maila batean bada ere, Euskal Herrian badago zer hausnartua museoak deskolonizatzeko prozesuari buruz. Xalbat Alzugarai Etxeberri BERRIAko kultur kazetariak eman dizkigu gaiaren inguruko azalpenak.

 

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ikurrina hemen ere

Iribarrek eta Kortabarriak berriz atera zuten atzo 1976ko ikurrina gogoangarri hura. Artean debekaturik zegoela, euskaldunon memorian iltzatuta geratu zen bi futbolarien balentria.

Euskal Herrian bizi ginenean, aldiro jartzen genuen ikurrina balkoian, Korrika zetorrenean, Aberri Egunean eta horrelakoetan. Ondarroan betidanik egon da ohitura. Amamak jartzen zuen (galarazita zegoenean, geranio zuri, gorri eta berdeak jartzen zituen denen ikusgarri), amak ere bai, eta gero guk.

New Yorkera ere ekarri genuen bat. Hemen balkoirik ez dugunez, nekez erakutsi ahal dugu. Etxe barruan bai, jartzen dugu egun seinalatuetan. Baina bada urtean egun bat kalera ateratzen duguna: maratoiaren eguna.

Hain zuzen, atzo izan zen hori ere.

Iribarrek eta Kortabarriak bezala, guk ere gure ikurrina xumea eraman genuen New Yorkeko maratoira. Central Parken toki ezin hobea aurkitu genuen, obeliskoaren azpian. Hantxe jarri ginen, eta ikurrina ere hantxe jarri genuen, euskaldunik noiz igaroko.

Ilusio handia egiten die euskal korrikalariei hura ikusteak. Eta handik pasatu ziren Aitor, Martin, Alex, Ana, Myles, Iñigo, Elena, Eleuterio, Idoia, Iker, Jorge, Jose Luis, Eider, Jose Ignazio, Amaia eta enparauak.

Iribarren eta Kortabarriaren ikurrinak garai berri baten hasiera sinbolizatu zuen. Asteartean hemen ere hauteskundeak direla ikusita, ez ote gaude gu ere garai berri baten atarian?

Oxala.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ez da arrosa, ezta jolas bat ere

Minbizia eta haren instrumentalizazioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urrian dena arrosa kolorez janzten da bularreko minbiziaren aurkako egunaren karietara, baina askotan negozioa gailentzen da kontzientziazioaren gainetik. Zuriketa arrosa deitzen zaio horri ere. Iñurri elkarteak bestelako kanpainak egiten ditu, tabuak hautsi eta kontzientziak pizteko. Instrumentalizazio horretaz eta minbiziaren errealitateez aritu zaigu Miren Cuerdo Izagirre Iñurri elkarteko koordinatzailea.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Arabiarrek dute giltza

Israelgo hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez Benjamin Netanyahu lehen ministroaren blokeak ez oposizioko blokeak ere ez dute lortu gehiengo absoluturik, eta, beraz, alderdi arabiarrek izan dezakete Israelgo Gobernua osatzeko giltza. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak aztertu ditu Israelgo hauteskundeen emaitzak eta gobernua osatzeko aukerak.

00:00:00 00:00:00
Pentsaketan
Pentsaketan

10. Sexuaz

Atal honetan sexuaz hitz egin dute Aitzpea Leizaolak eta Peio Jorajuriak 'Pentsaketan' podcastean. 

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA