Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza liburua du hizpide BERRIKETAN saioaren atal honek. Garbiñe Ubeda BERRIAko kazetariak idatzi du Otamendiren ibilbideari errepasoa ematen dion elkarrizketa liburu hori, eta gaur aurkeztuko dute. Lan horren nondik norakoak azaldu dizkigu Ubedak berak.
Liburua Elkar argitaletxeak, Jakin aldizkariak eta BERRIA egunkariak argitaratu dute, kazetaritzako lan luzeak biltzen dituen Aleka bildumaren barrenean. Aurkezpenak eginen dituzte Tolosan (urriak 14), Baionan (urriak 16), Iruñean (urriak 29), Bilbon (azaroak 24) eta Gasteizen (azaroak 27).
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.