Bilboko etxebizitza komunitarioetako zaintzaileen lan esplotazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. LAB sindikatuak 15 egoitzaren jabe den enpresaburu bat salatu du, berarentzat lan egiten zuten zaintzaileak esplotatzeagatik. Sindikatuak salatu duenez, gehien-gehienak emakume migratzaileak izanik, haien babesgabetasunaz baliatu zen negozioa egiteko. Hiru langileren testigantzak jaso ditugu, eta auziaren xehetasunak eman dizkigu Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak.
Atal hau Nagore Arinek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



