Pantailek adingabeetan eragiten dituzten kalteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko Pediatren Elkarteak gida bat osatu du, kalte horiek zerrendatuz eta gomendioak emanez. Bilbon egindako jardunaldi batzuetan horri buruz aritu dira adituak. Kristina Martin BERRIAko kazetaria han izan da, eta horren berri eman digu. Bestalde, Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak neurologoek eta psikologoek esandakoa kontatu digu.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



