Lekeition jaioa (Bizkaia), 1996an. Gazte hasi zen bertsotan, Lekeitioko eskola publikoan, Onintza Enbeita irakasle zuela. Herriko Poto bertso eskolan eta Markina-Xemeingo (Bizkaia) bertso eskolan aritu da gerora. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza kidea da gaur egun.
Beñat Larrori | 90eko haurren balada
Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.
Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari
Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.
Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak
Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.
Nahia Etxeberri | Munduko Futbol Kopaz
Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea, 2008) oso gaztetandik nabarmendu da bertsoen munduan. 2021ean, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa irabazi zuen 16 urtez behetikoen modalitatean, Munduko injustiziak bertso sorta aurkeztuta. Hiru urteren buruan, 2024an, Gazte Xilabako finalera iritsi zen, eta txapeldunorde izan. Ipar Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako irabazi zuen 2025ean.
Ibai Amillategi | Tranpie eta legie, sarri bera die
Ibai Amillategi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1993). Umetatik da bertsozalea. Halere, bazituen 22 urte bertso eskolan hasi zenerako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Lilibertso bertso eskolan eman zuen izena. 2018. urteaz geroztik, Bizkaiko Txapelketa guztietan parte hartu du, eta azken bietan —2023an eta 2025ean—, finalerdietan kantatu zuen.
Maddi Agirre | Udari
Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Gasteizko Armentia ikastolan jaso zituen lehen bertso eskolak, eta, Lehen Hezkuntza amaitzean, bertso eskolan eman zuen izena. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean kantuan, eta txapelduna izan da 2021ean, 2022an eta 2023an. Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte; sei finalistetako bat izan da.
Kattalin Arabolaza | Gu garela arazoa
Danel Herrarte | Bizi ditudan bi munduri jarriak
Patxi Iriart | Memoriaren olana
Koldo Gezuraga | Larru-hutsik
15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea.





