Bertso jarriak
Bertso jarriak

Kulturari buruz

2023ko urriaren 13a

Xabat Illarregi Marzol. Leitzan jaioa (Nafarroa), 2001ean. Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan. Geroztik, birritan izan da Nafarroako Eskolarteko txapeldun, eta Euskal Herrikoan ere kantatu du lau aldiz. Pare batean izan da Nafarroako finalean, eta Txapelketa Nagusiko saio batean kantatu du, iazko irailean.

Atal gehiago
Bertso Jarriak

Koldo Gezuraga | Larru-hutsik

2025eko abuztuaren 16a

15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Alazne Untxalo | Sendabelarrei jarriak

2025eko abuztuaren 9a

Iturenen jaioa (Nafarroa), 1989an. Etxetik jaso du bertsozaletasuna, eta haur zenetik aritu da bertsotan. Hamabi urterekin hasi zen Iturengo bertso eskolan. Nafarroako Eskolarteko Txapelketan Lekarozko institutuan igo zen lehenengoz oholtzara, 2001. urtean, eta, gerora, bitan eskuratu du txapela lehiaketa horretan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere parte hartutakoa da, eta finalerdietara ere heldu da hainbatetan. Iturenen ez ezik, Nafarroako beste hainbat bertso eskolatan ere aritu da: Oronozen, Donezteben, Lesakan, Erratzun eta Iruñean, besteak beste. Haur hezkuntzako ikasketak egin zituen. Haur hezitzaile aritzen da lanean.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Nahia Sasco | Joan-itzuliak

2025eko abuztuaren 2a

Lekuinen  jaioa (Lapurdi), 1998an. Txikitatik dabil bertso munduan, eta txapelketarako saltoa ematera ere laster ausartu zen. 2014an eta 2015ean Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako txapeldunordea izan zen. Hainbat sariketatan aritua da, eta horietako batzuetan lehen postua lortua: 2016an Berritxu saria lortu zuen Berriatuan (Bizkaia), eta 2017an, berriz, Mikel Laboa saria Donostian eta Lizardi saria Zarautzen (Gipuzkoa). 2023an, Taldekako Xilaban parte hartu zuen Ortzi Idoate eta Irantzu Idoaterekin batera. Lehen postuan geratu zen hirukotea.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Oihane Perea | Klimaterioarenak

2025eko uztailaren 26a

Oihane Perea. 1977. urtean Gasteizen jaioa, 12 urte zituela bere jaioterriko bertso eskolan hasi zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007an, 2009an, 2013an eta 2017an. Bertso eskolako irakaslea izan da, eta ikastetxeetan ere aritu da. Hiru aldiz parte hartu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Egiar Otegi | Mendiko fauna

2025eko uztailaren 19a

Egiar Otegi. 2007. urtean jaioa, Oiartzunen (Gipuzkoa). 11 urterekin hasi zen Haurtzaro ikastolako bertso eskolan, eta DBH4 amaitu ostean, Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar bertso eskolan segitu zuen bertsotan. Orain, berriz, jaioterriko Martzelina bertso eskolan ere ari da. Gipuzkoako Eskolartekoan lehen aldiz 2023an hartu zuen parte, «azken orduan apuntatuta», eta aurten, berriz, txapelketa hori bera irabazi zuen apirilean Azpeitian jokatutako finalean. Ondorioz, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan ere parte hartu du aurten.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Iruri Altzerreka | Neke kronikoa

2025eko uztailaren 12a

Iruri Altzerreka. 2000. urtean sortua, Garain (Bizkaia). Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan, Miren Amurizarekin, Berrizen. Harrezkeroztik, Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan aritu da, baita bertso irakasle ere.

2023ko maiatzean III. Señora sariketako Tokado saria irabazi zuen, eta, 2024an, Txirristaka bertsopaper lehiaketa. 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabizikoz.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Josu Sanjurjo | Hegazkineko low cost bertsoak

2025eko uztailaren 5a

Lesakan (Nafarroa) jaioa, 1993an. Zortzi urterekin hasi zen bertso eskolan. 2005 eta 2007an Nafarroako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen, txikien mailan, eta 2011an gazte mailan izen zen garaile. 2021ean lehenengoz sailkatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta zazpigarren postua erdietsi zuen. 2023ko txapelketan ere finalean izan zen; seigarren izan zen orduan.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
MurMur
MurMur

Lide Hernando eta Iñigo Etxarri izan ditugu MurMur-en

AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Sinisten zùˆtùˆegu: aldarria zena egitate bihurtuta

Laneko sexu jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek.
Sei emakumek lankide gizon bat salatu zuten Maulen sexu jazarpenagatik, eta orain Paueko Auzitegiak hamar hilabeteko kartzela zigorra paratu dio gibelapenarekin. Jende gehienak ez zien sinetsi, baina biktimek sare feministaren babesa izan dute hasieratik, eta hori funtsezkoa izan da auzibidean aurrera egin ahal izateko. Oihana Teyseyre Koskarat Iparraldeko Hitzako erredaktore buruak eman dizkigu auziaren xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Liburu klandestino bat zapata artean

Maritxu Barriolaren bizitza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzale sutsua izan zen, 36ko gerran erbesteratua, eta, ondotik, familiako zapata denda eraman zuen Donostiara itzultzerakoan. Baina han ez zen soilik larrua lantzen, euskarazko liburuak legez kanpo argitaratu eta banatzeko sare klandestino baten egoitza izan zen frankismo betean, eta Barriola zen sarearen burua. Bere istorioa kontatu digu Mikel Elkoroberezibar Beloki BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak .

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Mikeldiko idoloa

Mikeldiko Idoloa, Bilboko zazpi kaleetako Euskal Museoko klaustroan gordetzen den harrizkoa irudi handia enigma arkeologiko bat da. Harearrizko eskultura bloke bakarrean eginda dago eta animali baten forma erakusten du. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Mikeldiko Idoloa izena bera ere argitu beharrekoa da. “Mikeldiko Idoloa” esan orduko, izen biak ipini behar dira zalantzan: Mikeldi eta idoloa.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Tubos Reunidos: beste fase bat

Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bukatu da greba mugagabea, eta langileak lanean hasi dira Amurrioko lantegian ere. Hodigintza enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu denez, egoera erabat aldatu da, eta orain konkurtsoaren administratzailearekin negoziatu beharko dute. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak eman dizkigu gatazkaren fase berriari buruzko xehetasunak.

Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Gaia interesekoa bazaizu, hau aditu dezakezu:
Tubos Reunidosen tentsioa gori-gori

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Hi and bye

“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte.

Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere.

Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin.

Baina alabak esan zidan horrela ez dela egiten.

Nonbait hemen “hi” esaten da, “kaixo”, eta ez “agur” edo “bye”.

Eta “hi” esaten hasi nintzen, eta berbetan geratzen. Baina jendearen aurpegietan halako enbarazu keinuak nabaritzen nituen.

Alabak argitu zidan orduan ez nintzela geratu behar. “Kaixo” esan bai, baina hemen jendea ez dela kalean geratzen hizketan, presaz dabilela, eta hitz egin nahi izanez gero hobe dela kafe baterako geratzea, agendan ondo begiratu eta gero, agian bi hilabete barru.

Ez da Euskal Herrian bezala, honekin eta bestearekin kalean geratzen zarela. Etxetik hondartzara bidean ordu bete. Hemen ez da horrela.

“Ados”, esan nion. “Eta zergatik esaten dute orduan kaixo?”

Bada, “agur” gaizki hartu daitekeelako. Ematen du berarekin ez duzula ezer jakin nahi.

Orduan “hi” esan, baina ez geratu.

Hori da.

“Hi”, eta gero “bye”.

Baina azkena esan gabe.

Ados?

Bai.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA