Ezer ez eta festa
Ezer ez eta festa

AEKren bonus tracka (8): 'Afalaurreko kontuak'

2024ko ekainaren 7a

'Esatearen arintasun harrapaezina' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, 'Afalaurreko kontuak'.

 

 

Atal gehiago
Ezer ez eta festa

Galdetzen badidate, ez dakit

2025eko abenduaren 2a

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.

Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Ahaleginez eta ahalezinez

2024ko maiatzaren 21a

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.

Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.

Ez da, bada, egongo…

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

2024ko maiatzaren 7a

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
MurMur
MurMur

Udako azken errainuak MurMur-en

Udan zein udazken hasiera honetan plazaraturiko hainbat kantu berri enztungo ditugu MurMur-en. Honako musikari eta taldeen piezak enztungo ditugu, euren murmurio eta oihartzun: AimarZ eta Kiliki; Xarma Leone, Mentza, Ezezez, Zea Mays, Izaro, Amorante, Izaki Gardenak eta M. Lecrêpe.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Adabaki edo lehen harri?

Etxebizitzaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak bi dekretu onartu ditu, eta ostiralean ikusiko da Diputatuen Kongresuak babesten ote dituen. Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko neurri sorta bat da, eta litekeena da maizterren alokairu kontratuak automatikoki berritzeko aukera bertan behera gelditzea EAJ eta Junts alderdiak «etxejabe txikiak babesteko» asmoa agertu baitute. Paulo Ostolaza BERRIAko etxebizitza gaietako kazetariak azaldu digu dekretuetan jaso dutena, baita Erandion, Donostian eta Iruñean inbertsio funtsen mesedetan etxebizitza gal dezaketen 1.100 familia baino gehiagoren egoera ere.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Aldentzen ari diren nazioen bilkura

Nazio Batuen Erakundea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Irailaren 22tik 28ra iragan da NBEko Batzar Nagusiko eztabaida orokorra, eta diskurtso belizistak zein mehatxuak nagusitu dira oholtza gainean. Nazio Batuen Erakundearen helburuez, ezinez, gaur egungo egoeraz eta eztabaida orokorrak eman duenaz hitz egin digu Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAko editoreak.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Aralarko San Migel eta eulien ugazaba

Goñitarren leinuko Teodosio gerrara joan zen VIII. mendean mairuen kontra borrokatzera. Gerratik itzuli zenean, Beltzebu agertu zitzaion erromesez mozorrotuta eta kontatu zion Konstantza bere emaztea zerbitzariarekin maite-kontuetan zebilkiola. Beltzebuk esandakoak eragindako suminak itsututa eta laidoa ezin jasanik, etxeratu bezain laster, izarapean ziren bi gorputzak ezpataz sastakatu eta hil egin zituen Teodosiok. Amorru batean utzi zuen atzean etxea, odolez blaitutako maitaleen gorpuei begiratzera ausartu gabe. Kaleratu orduko harri eta zur geratu zen, ordea, Konstantza emaztea elizatik airoski irteten ikusi zuenean: Konstantza eta bere maitalea ez, bere gurasoak hil zituen nahi gabe Teodosiok; jakin gabe Konstantzak etxean egun batzuk pasatzera gonbidatu zituela.

 

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Naziak ziren, hiltzeko gogoz

'Aranburu auziko' epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Talde neonazi bati lotutako lau lagun kondenatu dituzte krimen horrengatik; Loik Le Priol 26 urteko kartzela zigorrera kondenatu dute Arambururen hilketagatik, eta Romain Bouvier 19 urteko kartzela zigorrera, Aramburu hiltzen saiatzeagatik. Oihana Teyseyre Koskarat BERRIAko kazetaria Parisko Krimen Auzitegian izan da epaiketaren berri bertatik bertara ematen, eta han gertatutakoa kontatu digu.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Argi hura

 

Ostiral arratsaldea argi berezi batek hartu zuen New Yorken. Ametsetakoa zirudien. Urrezkoa, laranja, gorria. Aurreko egunetako ilunabarrak ere ikusgarriak izan ziren, baina hark bazuen beste zerbait. Ez zuen lasaitasuna transmititzen, ezinegona baizik. Hain zen ederra, ezen zerbait txarra ekarriko zuela baitzirudien.
—Munduaren akabera datorrela ematen du —esan zidan espaloian zeruari argazkia ateratzeko geratu zen emakume batek.
Ez zen bakarra. Hiriaren abiadura geldiarazi zuen argi hark.
Asteburuan The New York Times-en David Wallace-Wellsi irakurritako artikulu batekin gogoratu nintzen. Ez ote garen apokalipsian gehiegi pentsatzen ari zioen: klima aldaketa, COVIDa, hirugarren mundu gerra, eta orain adimen artifizialaren mehatxua.
Ez zien mehatxu horiei garrantzirik kentzen. Galdera beste bat zen: zer gertatzen zaigu etorkizuna irudikatzen dugunean hondamendia besterik ikusten ez badugu?
Zer ari gara gazteei transmititzen? Mundua amaitzear dagoela, ez dagoela etorkizunik; eta, gainera, ez dakitela ez irakurtzen ez idazten.
Esan genezake, ordea, gauzak aldatzeko aukerak badaudela. Garaipen zibil eta sozialei esker mundua gauza askotan hobetu dela. Eta, bai, badagoela oraindik hobeto egiteko aukera.
Apokalipsiak beldurra sortzen du, eta beldurrak geldiarazi egiten zaitu.
Gauza horiek buruan nituela, fantasiazko argi hura urtu egin zen eta gauak hartu zuen hiria.
Eta biharamuna ere iritsi zen, ezustean bezala.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA