Ezer ez eta festa
Ezer ez eta festa

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.
 

Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.

Irakurketak: Leire Errandonea Garcia-Larratxe eta Nerea Urriza Lopez.

Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares.

Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan.
 

Musika:
‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites

Aita Gurea’, Oldarra

Gero’, Etxepare Rap

Leixibatxoa, Hiru Truku

Pintxopote’, Kau Kori Kura

Belarri ninia’, Ornitorrinkus

‘Zehazten erraza naiz’, Benito Lertxundi

Orain norbait zara’, Berri Txarrak

Galerianoren kantua’, Pantxoa eta Peio

Otzanak’, Anari

‘Pantailak euskaraz’

 

Aipuetako musika:

Mother Basser’, Buffalo

 

Atal gehiago
Ezer ez eta festa

Galdetzen badidate, ez dakit

2025eko abenduaren 2a

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.

Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Ahaleginez eta ahalezinez

2024ko maiatzaren 21a

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.

Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.

Ez da, bada, egongo…

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

2024ko maiatzaren 7a

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
MurMur
MurMur

Jon Miranderen poema musikatu zenbait eta azken kantuetako batzuk

IbonRg-k eta Enrique Hurtadok Jon Miranderen ‘Zakhur hil bati’ poema musikatu dute; kantu horretatik abiatuta entzungo ditugu Fran Lasuen, Izukaitz, Imanol Lartzabal eta Georges Moustaki eta beste zenbait ere. Baita ere, Kattalin eta Nenufarrak-en, Marte Lasarteren eta Katiuskak-en azken kantuak ere.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ez da mundu guziarentzat

Gizonezkoen Munduko Futbol Kopa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hasi eta uztailaren 19ra arte jokatuko da AEBetan, Kanadan eta Mexikon. Inoizko luzeena izanen da eta herrialde gehiagok parte hartuko dute. Hala ere, mugak eta trabak ere asko izanen dira: Trumpen migrazio politika hertsiek, debekuek, sarreren prezioak eta sortuko duten kutsadura handiak kezka sortu dute. Horretaz guztiaz aritu zaigu Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kiroletako koordinatzailea.

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Udaleku transfeministak, zarataz harago

Bernedoko udalekuen auziaren inguruko zalaparta ez da apaldu. Guraso batzuek jarritako salaketen harira abiatutako bide judiziala egiteko dago oraindik, eta hau ere heldu da berriki: Arabako Foru Aldundiak zigortu egin du udalekuak antolatzen dituen Sarrea elkartea, «hutsegite administratibo batengatik». Azken horren aurretik, baina, «zaratatik» urrun, 23 eragilek topaketak egin zituzten apirilean, bultzatzen duten aisialdi eredua lantzeko, eta aisialdi hezitzaile, euskaltzale eta eraldatzailearen aldeko aldarria zabaltzeko. Urtxintxako Itoitz Serna Araujo lagun, horretan jarri dugu arreta Berria FMn.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Martxa baten lehen urratsak

Euskaltzaleon Martxa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa antolatu du Iruñean ekainaren 13an, «euskaraz bizitzeko behar den dena» eskatzeko. Pizkunderako bidean bigarren ekitaldia izanen da hori. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu dizkigu martxari buruzko xehetasunak, eta Izar Zubiaga Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea aritu zaigu aurreko egunetan antolatu duten gazteen martxaz.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Manillak ispilu gisa

Deserosoa izaten da norbere burua aztertzea isla politik itzultzen ez dion ispiluan. Maiz gertatzen da, edonola ere. Maila pertsonalean gertatzen zaigu, adibidez, gertukoek azaltzen digutenean zergatik haserretu diren, edo egin dugun honakok edo halakok nola eman dien min. Lehen kolpean aitzakiak jartzen ditugu, justifikatu egiten gara. Agian gero, apur bat baretuta, esan digutena jasotzen dugu benetan, eta horren ardura hartzen; nik, egia esan, azken jarrera horretarako bidea aurkitu ahal izatea opa diot nire buruari.
 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bernedoko udalekua, itxita

Bernedoko udalekuen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Arabako Foru Aldundiak zigor adiministratiboa ezarri dio udalekuak antolatzen dituen Sarrea elkarteari, eta, besteak beste, hiru urtez ezin izanen dute Bernedoko udalekua antolatu. Auzia 2025ean lehertu zen, guraso baten salaketarekin, eta bide judiziala egiteko dago oraindik. Begiraleek difamazio kanpaina baten aurrean gaudela salatu dute. Azken hilabeteetan gertatutakoa eta auzia zertan den azaldu digu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA