New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ametsaren gaiztoa

2024ko martxoaren 18a

Mark Kurlansky idazleak berak idatzitako liburu bat oparitu. Oroitzapen liburua da, eta bere bizitzako pasarteak Hemingwayren figurarekin lotzen ditu. Nola ezagutu zuen idazlea txikia zenean, Idahon, eta gertakizun horrek bere bizitzan izan duen itzala. Zaletasun asko zituzten berdinak, itsasoa, literatura eta euskaldunonganako maitasuna, besteak beste.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Behar duguna

Lurraren nazioarteko eguna da, gaur, apirilak 22.

Charitie Ropati ikasleak Nazio Batuetan esandakoa etorri zait burura. Alaskako jatorrizko herrietako kidea da Ropati eta ingeniaritza estudiatzen du Columbiako unibertsitatean. Hark kontatu zuen bere birraitonak 1967 urtean egindakoa.

New Yorkeko Munduak

Eklipsearen uberan

Bitxia da New Yorken hiritarrek duten zientziarako zaletasuna eta jakinmina. Asteleheneko eklipsearekin bidaiak antolatu zituzten New York estatuaren iparraldera, Buffalo edo Niagara aldera, handik hobeto ikusiko zelako. Hegazkin txartelak eta hotelak agortu ziren.

New Yorkeko Munduak

Lurrikara eta erreplika

Goizeko hamarrak eta hogeian izan zen. Ostiralez. Columbia Unibertsitateko liburutegi barruan nengoen. Halako batean, burrunba. Tren bat azpitik pasako balitzaigu bezala. Sapaitik eskegita dagoen argi-armiarma dardarka hasi zen, kristal hotsa. Elkarri begira hasi ginen han geundenok. Inork ez zuen pentsatu lurrikara izan zenik. Kaleko obrak, kamioi handi bat albotik pasatzen. Horrelako zerbait. Handik gutxira, mugikorrak hasi ziren dardaraka. New York Estatuko mezua. Lurrikara bat izan zela, baina lasai egoteko. Ostean, eskolatik mezuak, umeak ondo daudela. Eta familiakoenak.

 

New Yorkeko Munduak

Ametsaren gaiztoa

Mark Kurlansky idazleak berak idatzitako liburu bat oparitu. Oroitzapen liburua da, eta bere bizitzako pasarteak Hemingwayren figurarekin lotzen ditu. Nola ezagutu zuen idazlea txikia zenean, Idahon, eta gertakizun horrek bere bizitzan izan duen itzala. Zaletasun asko zituzten berdinak, itsasoa, literatura eta euskaldunonganako maitasuna, besteak beste.

New Yorkeko Munduak

Euskara eta poesia

Atzo iritsi nintzen Euskal Herrira, bi asterako. Loraldiak antolatuta, Munduaribegiratzeko ikus-entzunezkoan parte hartuko dut asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian. Ospakizun gaua izango da, hogei urte bete baitira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta bostok Zaharregia, txikiegiaagian hartako lehen emanaldia New Yorken eman genuenetik. Poesia, musika eta artea zuzenean. Eta euskara aldarri. Bilbon, CD-liburu hartako piezak, ostean etorri zen Jainkotxikietajostalarihura-koak eta aurten beren beregi sortutakoak eramango ditugu taula gainera. Aspaldiko lagunak, amets berrituekin.

New Yorkeko Munduak

Hizkuntzen hiria

Donald Trumpek asteon esan du hegoaldeko mugara egindako osteran. Migrariek kaltea baino ez dutela ekartzen Estatu Batuetara, lapurrak omen dira, biolentoak, bortxatzaileak. Eta gainera, “inork ulertzen ez dituen hizkuntzak” ekartzen dituztela beraiekin, Estatu Batuetan lehen ezagutzen ez zirenak, gaixotasun larriak balira bezala, hitzezko infekzioak. Arreta deitu zidan hizkuntzak lapurreta edo bortxaketen maila berean jartzeak.

New Yorkeko Munduak

Patrikako deabrua

Robert Louis Stevenson idazlearen ipuinik ezagunenetako da “Botilako Deabrua”. Bertan kontatzen da nola Keawe izeneko hawaiiar batek San Francisco hirira bidaia bat egiten duela eta han gauza berezi baten jabe egiten da: barruan deabrua daraman botila bat erosten dio gizon artega bati. “Deabruak edozein desio betearaziko dizu, bizitza luzatzea izan ezik. Hori bai, hil baino lehen hobe duzu botila saltzea bestela infernura joango zara. Botilak balioa galdu egiten du saltzen den bakoitzean, prezio baxuago batean saldu behar da. Azkenak, hortaz, ezin izango du saldu eta infernura joango da”. Salduko al du botila Keawek?

New Yorkeko Munduak

Egun bakarreko negua

Euskal Herrian, Agate Deunaren bertsoak kantatuz makilekin lurra zanpatzen da. Nonbait lurra esnatu eta udaberria etor dadin. Garai beretsuan, otsailaren hasieran eta Estatu Batuetan, Phil izeneko marmotak negua luzatuko ote den argitzen digu. Aurten, animaliak esan zuen udaberria aurreratuko dela. Agate Deunaren makilek egin zuten bere lana, agi denean.

New Yorkeko Munduak

Super Bowlari Begira

Igandea Super Bowl-aren eguna izan zen. Eguna diot, partida arratsaldez izan arren, egun osoa egoten baita jendea hemen leihari buruz berbetan. Baserritarren azokan, parkean oinez dabilenak edo supermerkatuan.

New Yorkeko Munduak

Eskultorearen senarra

Audubon Terrace Historic District deitzen da New Yorkek duen toki ia sekretu bat. Bertan kokatzen da Hispanic Society izeneko liburutegi eta museoa eta baita Estatu Batuetako arte eta letren akademia ere. 155. eta 157. kaleen bitartean, hiriko gainontzeko museoetatik aparte, Washington Heights deritzon auzo bizi eta askotarikoan.

Tokia ez oso ezaguna, turista asko ez da hurreratzen hara. Baina gunea ikusgarria da, ondoan du hilerri zahar bat, nondik ikusten den Hudson ibaiaren zabala.

Hispanic Society museoko bilduma bikaina da: Velazquez, Greko, Goya eta hainbat gehiago. Badago gela oso bat Joaquin Sorollaren mihiseez osatua, olio koadro eskergak. Zortzi urtetan egon zen margolaria hura burutzen. Sekulako lana, hil ere egin zen artista, erakusketa zabaldu aurretik.

Archer Milton Huntington zeritzon ameslari baten ametsa da Audubon Terrace gune osoa. Trenak eraikitzen aberastu zen familia bateko kide, endaz jaso zuen dirua kulturan gastatzea erabaki zuen. Maitemindu zen Iberiar munduko arteaz eta koadroak eta liburuak erosi zituen, bilduma ikaragarri handi bat eratu arte. Nahi zuen jendeak horiek musutruk ikustea eta gaur egun ere horrela daude ikusgai lanak, debalde.

Museoaren kanpoan bada patio bat eskultura erraldoi batzuekin: Cid gerlaria zaldi gainean, Kixotearen erliebea… itzelak. Irudiak denak ere gizonezkoenak, museoaren fatxadan agertzen diren izenak bezalaxe: Cervantes, Camoes…

Bada, agian jendeak ez dakiena da eskultura ikusgarri horiek emakume batek egin zituela, Anna Hyattek, Huntington haren emazteak. Estatu Batuetako eskultorerik ezagunenetakoa da Hyatt Huntington. Berak eginak dira New Yorkeko Joana Arkukoa edo José Martiren irudiak. Denak ere zaldi gainean. Ez zegoen munduan zaldiak hobeto zizelkatzen zuen artistarik. Annaren aita Harvard -eko irakaslea zen, paleontologia eta zoologian aditua, eta hark sartu zion animalientzako maitasuna. Eskultore ezaguna izan zen bizian, eta ez Huntingtonen emaztea zelako. Berak egin zuen bere bidea.

Ez alferrik bikotekide biek egun berean betetzen zituzten urteak, martxoaren 10ean. Biek berdin.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

UPN: Alderdia azalberritzeko tenorea

UPNren XIII. kongresua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cristina Ibarrola alderdiko presidente izendatuko dute igandean, zerrenda bakarra aurkeztu baitute. UPNren egoeraz eta kongresuaren gakoez aritu gara Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

Dunbala logoa
Dunbala

Bananas taldeari elkarrizketa

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.  

Berria FM
Berria FM

Babesgune berri bat

Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa ireki dute Iruñean: eguneko 24 orduetan izateko zabalik, urteko egun guztietan. Bertan izan da BerriaFM, eta hura ekarri dute, hala, uhinetara. Hitzorduak balio izan du, gainera, hausnartzeko sexu erasoen ikusgaitasunik ezaz, halako biolentziak salatzeko premiaz eta salaketak ez jartzeko eskubideaz. Biktimen askotariko beharrez eta gizartearen ardurez.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Zentsurari, musika

Fermin Muguruza eta hark jasaten duen jazarpena ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abenduaren 20an 40 urteko ibilbidea goratzeko eta zentsura salatzeko kontzertua emanen du. Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariak eman dizkigu gai horri buruzko gako nagusiak.

Atal honetan kanta hauek agertzen dira: After-boltxebike (Kortatu), Black is Beltza (Fermin Muguruza), Ustelkeria (Negu Gorriak) eta Gora Herria (Negu Gorriak). Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Behar duguna

Lurraren nazioarteko eguna da, gaur, apirilak 22.

Charitie Ropati ikasleak Nazio Batuetan esandakoa etorri zait burura. Alaskako jatorrizko herrietako kidea da Ropati eta ingeniaritza estudiatzen du Columbiako unibertsitatean. Hark kontatu zuen bere birraitonak 1967 urtean egindakoa.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

A21: Berdinketa EAJren alde

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maite Asensio eta Olatz Silva BERRIAko kazetariek EAJ eta EHBilduren ekitaldien berri eman dute, eta Jon Olano BERRIAko editoreak emaitzen analisia egin du.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.