Josetxo Jaio 2024.urtean zehar idatzi zituen oharrak antolatzen 'Desagertzen diren hitzen lexikoa' filmean. IRATXE JAIO

Artea ahanzturaren antidoto gisa

June Montero Viguera
Aita oroimena galtzen hasi zela ikusirik, haren oroitzapenak biltzen dituen proiektua sortu du Iratxe Jaio artistak: ‘Desagertzen diren hitzen lexikoa’. Memoriaren inguruan hausnartzen du. «Nola interpretatuko dugu guk gure oraina etorkizunean?».
Baskoien etxe bat berreraiki dute Iruñeko erakusketan, Irulegin aurkitutako aztarnetan oinarrituta. JESUS DIGES / EFE

Hiri baten nortasuna aztarnen artean

Itsaso Jauregi
Aranzadi zientzia elkarteak ‘Irulegitik Pompelora: hiri baten jatorriak’ erakusketa antolatu du, Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Aurkeztutako pieza batzuek Irulegiko aztarnategiko indusketa arkeologikoetan dute jatorria.
'Non ote zaude' erakusketako protagonista Bermeoko portuan, 1955eko udan. HIBAI AGORRIAK UTZITAKOA

Topatu dute Gernika-Lumoko aspaldiko bisitaria

Amaia Igartua Aristondo
Elena du izena 'Non ote zaude' erakusketako argazkietan ageri den neskak; 80 urte ditu orain, eta Madrilen bizi da. Duela 70 urte izan zen Euskal Herrian, familiarekin batera.
Tximeletak. IRATI PELUAGA

Tximeletak triste daude

Enekoitz Telleria Sarriegi
Nazioarteko ikerlari talde batek Brasilgo oihanean egindako lanaren ondorio nagusia da: basoak soiltzearen eta landaketa artifizialak egitearen poderioz, tximeletak kolorea galtzen ari dira. Euskalduna da ikerlari horietako bat: Maider Iglesias Carrasco.
Biarnoko memoria elkarte batek utzitakoa da Aieteko erakusketan ikusgai dagoen uniformea; Julien Marticherena zen. GORKA RUBIO / FOKU

Krudelkeria errepikatu ez dadin

Mikel Elkoroberezibar Beloki
Euskal herritar asko deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara, eta, haiek jasandako bortizkeria guztia gogora ekartzeko helburuz, erakusketa bat antolatu dute Donostian, Aieteko kultur etxean.
Palestinako bandera, Landako guneko oholtzan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Are ozenago, isunak isun

Amaia Igartua Aristondo
Musikari mordo bat batu da Oihu bat Palestinara jaialdira, Durangon, palestinarren aldeko elkartasuna berresteko eta genozidioaren kontra protestatzeagatik zigortu dituztenei laguntzeko.
'Argi gorriak' telesailaren fotograma bat. PRIMERAN

Kaos familiarra irribarre deseroso baten ertzean

Gaizka Izagirre
Alberto Gastesi zinemagile donostiarra da thriller kutsuko komedia garratz honen zuzendaria, eta Itziar Ituño protagonista nagusia. 'Argi gorriak' telesailak agerian utziko du euskarazko fikzioak bide berriak urratzeko ausardia eta indarra dituela.
Erromako Campidoglio plaza, Piranesiren grabatu batean. BERRIA

Erroma berregina

Amaia Igartua Aristondo
XVIII. mendean geratzen ziren arrastoetan oinarrituta, Antzinako Erroma irudikatu zuen Piranesik bere grabatuetan. Eraikinak eta obra publikoak zituen gogokoen, eta detaile eta zorroztasun tekniko handiz erretratatu zituen.
Tatuatzaile bat lanean, bezero baten besoa tatuatzen. LUIS GANDARILLAS / EFE

Zelulen eta tintaren arteko borroka

Itsaso Jauregi
Tatuajeek osasunean duten eragina ikertu du Suitzako ikertalde batek. Tatuajeetako tintaren toxikotasun maila eta immunitate sistemaren erantzuna aztertu dituzte.
'Ikaskuntza' postrea. PUJOL ESTUDIOA

Ikaskuntza, postre baterako

Urtzi Urkizu
David Iarnoz sukaldariak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikerketa batean oinarrituta sortu du 'Ikaskuntza' postrea. Urdaizko Molino de Urdaniz jatetxean dasta daiteke.
Euskal Game Jam topaketaren lehen ekitaldia, Bilbon. GAME ERAUNTSIA

Euskal doinudun bideojokoak

Enekoitz Telleria Sarriegi
Euskal Game Jam topaketa egingo dute bihartik igandera Eibarren eta sarean. Euskarazko jokoak sortzea eta kideek elkar ezagutzea da helburua.
Interesgarria izango zaizu
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA