'Caye borroka'

Angel Erro |
  • 188 hitz
  • Albistea entzun

BERRIAko zutabegile Angel Errok azken egunotan Madrilen izan diren istiluen harira idatzi du iritzi artikulua. Kezka agertu du gertaera horiei iseka egiten ari gatzaizkiolako, eta ohartarazi du ez ote diren lehen begiratuan diruditen baino are eta garrantzitsuagoak.

«Zertaz idatzi duzu gaur?», galdetu zidan arrebak asteartean. Ez dit beti galdetzen, zer esanik gabe gelditzen garen gutxietan baizik. «Gazaren gainean bonba atomikoa botatzea agian ez dela hain ideia txarra». Gozatu dut jarri didan, edo antzeztu duen, eskandalu aurpegiarekin. Badaezpada, ez baitago senideek gutaz duten irudiaz fidatzerik, ironiazkoa zela argitu diot, berez Gazaren gaineko erasoa gelditzeko gogo falta salatzen ari nintzela.

Agian berak ere ironiaz galdetu dit hurrengoan Caye borroka babesteko zutabea egiteko asmoa dudan. Proposamena eskertu diot, eta banandu garenean hasi naiz pentsatzen agian ez dela hain ideia txarra. Bestela ere ez nago inspirazio iturriei uko egiteko.

«Agian berak ere ironiaz galdetu dit hurrengoan 'Caye borroka' babesteko zutabea egiteko asmoa dudan».

Arrebarekin elkartzen naizen hurrengoan bera asaldatzekocloseNorbaiten barne baretasuna bat-batean hausteko.
(edo asaldatzen ari delako plantak egiteko plazer txikia eskaintzeko) moduko testu bat hasi zait buruan zirriborratzen. Zailagoa da. Gai horrekin, esan nahi dut. Jende gehiago trufatzencloseIseka egiten.
ari da Madrilen gertatzen ari diren PSOEren egoitzen aurreko kale protestez, gero eta taxucloseTankera.
serioagoa hartu arren. Baina, kontuz, eskuina (antimarxista izatearen izatez?) lehenago fartsacloseNorbait engainatzeko prestaturiko ekintza.
eta ondoren tragedia eragitean da aditua, zutabegileon ironia ahalegin guztiak baliogabetuta.

Jatorrizko artikuluak