Erretretaren erreforma bozketarik gabe atera du Frantziako Gobernuak

  • 401 hitz
  • Albistea entzun

Eskuineko diputatu batzuen botoa faltako zitzaiola uste zuenez, Macronek erabaki du arriskurik ez hartzea eta 49.3 artikulua baliatzea. Oposizioak, sutan, zentsura mozioekin erantzun du.

Kontuak ez zaizkio atera Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteari. Kaleko legitimitatea galdua zuela ikusita, parlamentuarena lortzen saiatu da erretretacloseErretiroa.ren erreforma aurrera atera ahal izateko, baina huts egin du, Senatuaren baiezkoa besapean izan arren. Asanbleako saioa hasi baino lehenago [martxoaren 16an], ministroak bildu zituen Macronek, eta jakinarazi zien gobernuari lege bat bozketarik gabe onartzeko eskumena ematen dion konstituzioaren 49.3 artikulua erabiltzea hobetsi closeLehenetsi.duela. Horrenbestez, erretretaren erreforma indarrean sartuko da, baldin eta gobernuak orain jasoko dituen zentsura moziocloseParlamentu batek duen legezko figura bat da, gobernuaren politikaren inguruko desadostasuna adierazteko egiten dena, eta, onartuz gero, gobernuaren dimisioa dakarrena.
ek aurrera egiten ez badute [martxoaren 20ean bozkatu ziren, eta ez zuten aurrera egin].

LR alderdicloseLes Republicains alderdia.ko eskuineko diputatuak gabe, erreformak ez zuen gehiengorik, eta arriskurik ez hartzea erabaki zuen Macronek. Erreforma ez onartzeak «finantza arrisku oso handiak» ekarriko ditu, haren esanetan. Ukatu egin zuen 49.3 artikulua demokraziaren aurkakoa dela.

Erreforma ez onartzeak «finantza arrisku oso handiak» ekarriko ditu, Macronen esanetan.
Erreformaren puntu nagusiak

1. Erretreta, 64 urterekin. Erretreta hartzeko adina 62 urtetik 64 urtera gibeleratucloseAtzeratu.ko da, progresiboki: urteko hiru hilabete atzeratuko da, eta 2030ean izango dira 64 urte. Elbarriek 55 urterekin hartu ahal izango dute erretreta, eta 62 urterekin, berriz, ezgaitasuna onartua dutenek.

2. Erregimen bereziak. SNCFcloseFrantziako burdinbideak ustiatzen dituen enpresa publikoa.
ko langileekin 2018an egin zen bezala, RATPcloseParis eta aldirietako herri garraioen operadore nagusia.
, EDFcloseFrantziako argindar ekoizle, hornitzaile eta banatzailea.
eta beste erregimen berezi gehienetako langile berriak erregimen orokorrean sartuko dira. Gaur egungo langileek, ordea, ez dituzte baldintzak galduko.

3. Kotizazioak. Pentsio osoa jasotzeko kotizatu beharreko urteak emendatzencloseGehitzen. aritu dira azken urteetan. 2035erako 43 urtera heldu behar zuen kotizazioan denborak, baina orain 2027ra aitzinatucloseAurreratu. nahi dute. Erretreta 67 urterekin hartzen dutenek beti jasoko dute pentsio osoa.

4. Lan bizitza luzeak. Lan merkatura gazte sartutakoek erretreta lehenago hartu ahal izango dute: 18 urte baino lehenago hasitakoek, 60 urterekin. 21 urte bete aurretik gutxienez bost hiruhileko lan egindakoek ere erretreta aitzineratu ahal izango dute, betiere 43 urtez kotizatu badute eta gutxieneko adin bat betez gero.

5. Adineko langileak. Sistemaren arazoetako bat da adineko langile asko lanik gabe geratzen direla erretreta hurbil dutenean. Hori gutxitze aldera, enpresa handiek jakinarazi beharko dute adineko zenbat langile dituzten eta zer egingo duten tasa hori handitzeko. Egiten ez dutenek zigor bat jaso ahal izango dute. Gainera, LRk eskatuta, 60 urtetik gorakoentzat kontratu berezi bat izango da, kotizazio txikiagoekin. Azken testuak dio proba bat egingo dutela 2023-2026ko aldian.

6. Emazteak. Ama izandako emazteek %1,25eko gainsari bat izango dute beren pentsioetan, baldin eta 64 urteren aurretik 43 urtez kotizatu badute.

Jatorrizko artikuluak