Euskalgintzaren manifestazioa: zergatik? zertarako?

  • Albistea entzun

Euskararen aurrerabideen kontra izan diren epaiak salatzeko antolatu du manifestazioa Euskalgintzaren Kontseiluak, 'Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat' lelopean.

«Esan eta esan ari gara: larria da egoera: euskararen aldeko hizkuntza politikak egiteko tresneriarik gabe geratzen ari gara», ohartarazi zuen Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak. Izan ere, azkenaldian hainbat epaicloseSententzia.
eman dituzte auzitegiek, guztiak ere euskararen aldeko neurrien kontrakoak. Azken epaia urrian eman zuten: EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin ditu udal legearen garapen dekretuko hainbat artikulu.


Idurre Eskisabelen arabera, nahiz eta epai bakoitzak bere berezitasuna izan, agerikoa da «sakonean» jarraitutasuna dagoela: «Euskararen aldeko hizkuntza politika egiteko eta euskararen aldeko politika publikoak egiteko tresneria desegiten ari dira». Izan ere, azken epaiek «muturrera» eraman dute hori, «esplizitatzeraino udalei ez dagokiela hizkuntza planifikazioa egitea».

Euskalgintzaren Kontseiluaren arabera epaiek ez dute aintzat hartu euskara hizkuntza gutxitua dela eta berezko hizkuntzatzat jasota dagoela legedian.

Eskisabelek erantsi du epaiek ez dutela aintzat hartu euskara hizkuntza gutxituacloseBazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen duen hizkuntza.
dela eta berezko hizkuntzatzat jasota dagoela legedian; eta horrek babes berezia ematen diola. Epai horietan, gainera, hizkuntza eskubideak eta lanerako eskubideak kontrajarri nahi dituzte: «Guk uste dugu ez dela horrela: eskubide horiek elkarren osagarri eta indargarri dira».

Jatorrizko artikuluak