'Soilik baietz da baietz' legea aldatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

  • 331 hitz
  • Albistea entzun

Iazko urrian indarrean sartu zenetik, nahi gabeko ondorio bat ekarri du Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Espainiako Lege Organikoak: dozenaka sexu erasotzaileren zigorrak berraztertu dira, eta horietako batzuk, murriztu. 

Zigorren ikuspegitik, sexu abusu eta eraso delituen bereizketa ezabatzea izan zen legearen aldaketa nagusietako bat: gaur egun, erasoak dira emakumeen sexu askatasunaren aurkako jardun guztiak. Horrek berekin ekarri du zigor tarteak zabalagoak izatea, eta epaileek ere interpretazio tarte zabala izatea. Beraz, delituak dakarren gutxieneko zigorra galdegiten ari dira hainbat erasotzaile.

Legearen aurreko Zigor Kodeko kondenak berrezartzea da PSOE alderdiaren planteamendua.

Justizia Ministerioko iturriek —PSOE alderdiak gidatzen du— Efe berri agentziari aitortu diote ez dutela zirriborrorik, baina bai planteamendu bat: legearen aurreko Zigor Kodeko kondenak berrezartzea. Hots: urte bat eta bost urte arteko espetxealdia, indarkeria edo larderiacloseNorbait beldurtzeko jokabidea. erabiliz egindako erasoetan, edo biktimak borondatea ezeztatua badu; sei eta hamabi urte arteko kondena, sarketarik badago; eta, larrigarriakcloseArriskua sortzen dutelako kondena handituko luketen zirkunstantziak. kontuan hartuta, zigorrak 5-10 urtera iritsi litezke sarketarik ez dagoen kasuetan, eta 12-25 urtera sarketa dagoenetan.

Eztabaida Unidas Podemos eta PSOE alderdien artean

Gobernuko beste kideak (Unidas Podemos) ez du hain argi ikusten legea aldatzea, baina prest azaldu da gaia aztertzeko. Are, Berdintasun Ministerioak azaldu du abendutik hona hiru proposamen egin dizkiola PSOEri, gutxieneko zigorrei buruzko testuan «ukitu batzuk» egite aldera, eta, hala, zigor berraztertze batzuei bidea ixteko. «Interpretaziorako tarte txikiagoa uztea baina onespena erdigunean mantentzea» izan dute xede, Angela Rodriguez Berdintasunerako Estatu idazkariaren arabera. 

Unidas Podemosen ustez, «jokoan dago emakumeei berriz galdetzea ea erasotzaileari aurre egin zion».

Rodriguez prest dago negoziatzeko, baina ez du ontzat jo PSOEren proposamena, «aurreko sistemara itzultzea» delakoan, eta biktimentzat «froga kalbario bat» ekarriko lukeelakoan: «Jokoan dago emakumeei berriz galdetzea ea erasotzaileari aurre egin zion».

Izan ere, emakumearen onespenaren ideia txertatuz, legeak «paradigmacloseEgoera jakin batean jarraitu beharreko eredua. aldaketa bat» ekarri zuela nabarmendu izan du Berdintasun Ministerioak, eta, orain, beldur dira hori galduko ote den.

Onespena erdigunean

Soilik baietz da baietz legeak erreforma bat ekarri dio Zigor Kodeari, eta eduki aldaketa esanguratsuak egitea: bortxaketatzat hartzen baita emakumeen onespenik gabeko ekintzak, abusuaren eta sexu erasoaren arteko bereizketa ezabatuta; hau da, onespena da bortxaketa izan den ala ez ebazteko baldintza, eta ez larderia eta indarkeria.

2016ko sanferminetan izandako talde bortxaketa zela-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ateratako sententziak eragin zuen legea aldatzeko premia. Bost gizonek emakume bat bortxatu zuten, eta auzitegiak ebatzi closeErabaki.zuen «ezezko espliziturikcloseAgerikorik. adierazi ez zenez» ez zela erasorik izan, eta sexu abusutzat jo zuen talde bortxaketa. 2019an, Espainiako Auzitegi Gorenak zuzendu egin zuen Nafarroako Auzitegiaren epaia, eta sexu erasotzat jo zuen talde bortxaketa.

Jatorrizko artikuluak