'Sorioneku' bideoklipa

  • Albistea entzun

Sorionekuak taldeak Esku bat bideoklipa egin du, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Eremu anitzetako kideak ageri dira, eta ekainaren 10eko Iruñeko manifestaziora deitu dute.

Euskarak historia luzea eta etorkizun oparoa duela diote plataformakoek, eta susperraldicloseBizkorraldi. horretarako soinu banda dela bideoklipa. Eremu eta egitasmo anitzetako kideak ageri dira: Martxelo Otamendi, Joseba Santamaria eta Iñaki Soto kazetariak; Aaron eta Kutxi Romero musikariak; Jagoba Arrasate entrenatzailea; Mirian Rivas, Roberto Martil eta Ainhoa Tirapu futbolariak; Anabel Arraiza aktorea; Zuriñe Hidalgo, Olaia Inziarte, Nerea Urbizu eta Garazi Gartzia abeslariak; Saioa Alkaiza eta Estitxu Arozena bertsolariak, eta Porrotx, Satorjator eta Astonauta umeentzako pertsonaiak. 

Musika Nerea Urbizuk, eta hitzak Sustrai Colinak

Sustrai Colinak idatzi ditu hitzak, eta musika, berriz, Nerea Urbizu musikariak konposatu du. Hona hemen Esku bat kantua, hitzez hitz:

Nahi nuke esku bat…
Nahi nuke esku bat…

Nahi nuke esku bat
zorionekoa,
libre egin nazan
askatu gabe.
Amore eman ondoren
erruak erre baino lehen,
Esku bat... bide-seinale
ta bat-batean haizea alde.

Hatz bakoitzean milaka hitz ditu
ziur zahartzen da ta zimur-berritu;
bizipoz-marra amaigabekoa...
Ni, bai, zorionekoa!

Nahi nuke esku bat
zorionekoa,
denen ispilu
nire irudi.
Nire algoritmoekin
eta antonimoekin
esku bat...mundura zubi.
Nondik abia, nora itzuli.

Hatz bakoitzean milaka hitz ditu
ziur zahartzen da ta zimur-berritu;
bizipoz-marra amaigabekoa…
Ni, bai, zorionekoa!

Nahi nuke esku bat
zorionekoa…
Nahi nuke esku bat
zorionekoa…
Nahi nuke…
Nahi nuke...
Ez al da arraroa
zorionik gabe Nafarroa?

Manifestazioa ekainaren 10ean

Sorionekuak manifestuaren sustatzaileek esan dute ekainaren 10eko mobilizazioa «historikoa» izanen dela, eta egun horretan eramanen dituztela kalera urte hasieran egindako manifestuko aldarriakEskaerak.. Adierazi zuten, adibidez, «kezkarik, beldurrik eta lotsarik gabe» egin nahi dutela euskaraz. Ez baita museoko pieza bat, baizik egunero erabiltzeko hizkuntza bat. Zonifikazioaz ere mintzatu ziren, eta eskatu zuten  dagozkion «lekua eta prestigioa» emateko euskarari.

Adierazi dute «kezkarik, beldurrik eta lotsarik gabe» egin nahi dutela euskaraz. Ez baita museoko pieza bat, baizik egunero erabiltzeko hizkuntza bat.

Kulturaren, hezkuntzaren, euskalgintzaren, kirolaren eta kazetaritzaren esparruetako hogei bat pertsonak sinatu dute manifestua. «Euskaraz ikasi, jolastu, mintzatu, barre egin, fikzioa ikusi eta amets egin nahi dugun herritarrak gara», adierazi zuten agiriaren aurkezpenean.

Nafarroa hiru eremutan banatzen duen zonifikazioa eta administrazioak euskal hiztunei ematen dien tratua ere hizpide ditu manifestuak. «Ardura politikoak exijitzeko garaia da, ez bazterketa betikotzeko garaia; ez dugu bigarren mailako herritar izan nahi».