Ikastolen Elkarteak gaur Jardunaldi Pedagogikoak ditu, Donostian; euskararen biziberritzeak dituen erronkei erantzute aldera, murgiltze ereduaren berrikusketak nolakoa izan behar duen aztertuko dute. Iñaki Iurrebasok emango du lehen hitzaldia.
30. Jardunaldi Pedagogikoetan prozesuari bultzada eman nahi diote. Euskal Herri osoko hezkuntza arloko 600 ordezkari batu dira. «Herri ikuspegiz eta determinazioarekin» euskalduntze ereduan sakontzeko unea dela esan dute.
Errusiako eta Txinako presidenteek bilera egin dute gaur, eta Indo-Pazifikoko ekonomiaren susperraldia goretsi: Putinek Errusiaren kontrako zigorrak gutxietsi ditu, eta Xik nabarmendu du eskualdean «bakea» eta «segurtasuna» behar direla.
Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak eta Haritz Beristainek bigarrenez berpiztu dute proiektua lozorrotik, eta ia hogei kontzertuko bira egingo dute datozen asteetan. Disko labur bat ere ondu dute, hirugarrena, bost kanta berri bilduta: ‘Hirugarren mailan’.
Abenduaren 4tik 8ra, guztira 1.098 nobedade eta 311 ekitaldi izango dira Durangoko 61. Azokan. Iaz estreinatutako Berbagailua eta Atartea guneei ere eutsiko diete, eta gaueko kultur egitaraua antolatu dute.
Bihar ikusiko du argia 'Grand Theft Auto VI' bideojokoak. Sekulako ikusmina piztu du mundu osoan. Jokoak ez du diskorik: kutxak deskargarako kode bat dakar. Sonyk iragarri du 2028tik aurrera ez duela diskorik merkaturatuko.
Balmasedan izan dira berriki Maria Jose Cardell 'Pipi' eta Denis Urubko alpinistak. Iaz Nanga Parbaten estilo alpinoan zabaldutako bideaz eta, oro har, alpinismoaz aritu dira, baita sokakide ez ezik bikotekide izateak sortzen duen berezitasunaz ere.
Egañak lau aldiz irabazia du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean. Sorkuntzan aritu da beti, baina ez bertsolari soilik; literaturan, telebistan eta prentsa idatzian ibilia da, bertzeak bertze. Euskaltzain urgazlea da.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak eta Haritz Beristainek bigarrenez berpiztu dute proiektua lozorrotik, eta ia hogei kontzertuko bira egingo dute datozen asteetan. Disko labur bat ere ondu dute, hirugarrena, bost kanta berri bilduta: ‘Hirugarren mailan’.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Euskal ziklisten joan-etorriak gatza eta piperra eman dio txirrindularitzako fitxaketen garaiari. Beteranoek albo batera egin dute, eta Ostolaza taldez aldatu da. Nazioartean, Lidl da gehien indartu den egitura, eta Roglic talderik gabe dago oraindik.
EHMDZko zazpigarren proban garaile izan dira biak, Idiazabalen. Mailaz mailako gainerako txapelak ere banatu dira. Bi proba baino ez dira geratzen denboraldia bukatzeko: Bidania-Goiazkoa, larunbat honetan, eta Adunakoa, hilaren 28an.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.