Hiruko bilera egiten ari dira AEBetako, Errusiako eta Txinako presidenteak, lehenengoz. Etxe Zuriko maizterraren arabera, «posizio berezian» daude buru nuklearrez eztabaidatzeko; Kremlineko buruak esan du «ardura bateratua» dutela «bakeari dagokionez».
XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Sarrionandiak kaleratu berri duen 'Drapetomania' eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai esklabotza garaikoak eta bai egungoak.
Kataluniako palestinarren komunitateak pauso hori eman du ikusita Espainiako Fiskaltzak bederatzi hilabetean ez duela urratsik egin aurreko salaketaren inguruan.
AEBekin ituna egin du Venezuelak, eta berriz martxan jarri dute 2005ean hautsitako akordio militarra. Horrela, AEBetako armadak Venezuelan jardun ahal izango du, «mehatxu komunei» aurre egiteko.
Euskararekin harremanik izan ez duten Lanbide Heziketako gazteak euskarara hurbiltzen dituzte Bilboko hiru ikastetxetan, eguneroko ikaskuntza testuinguruaren barruan, baliabideak eskura ditzaten etorkizunean lanean erabiltzeko.
Bertsolariak zainduta, babestuta eta lasai egoteko tokia da ganbara, eta han inoiz ez dira bakarrik egoten: bi ganbarazain dauzkate une oro haiekin, behar duten guztietan behar duten hori eskaintzen. Alazne Untxalo da lau ganbarazainetako bat.
Behin ziurtatuta parlamentuko presidentea Yashar alderdikoa izango dela, aurreko legealdian onartutako neurri batzuk indargabetzeko lehen pausoa eman du ganberak.
Euskola edaria ekoiztuz hasi zuen bere bidea enpresa munduan Xalbat Seossek. Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzearen garrantzia azpimarratu du, eta Hego Euskal Herriko merkatuan sartu izanak harrotasun «handia» eragin dio.
Adierazi dute Jaurlaritzaren memoria erakundearen tramitazio akatsek eta talde faxistaren «azpijokoek» eragin dutela izapidea artxibatzea. Gogora-k esan du auzia ez dela amaitu eta berrekiteko asmoa duela.
Aurtengo urriko prezioak iazkoak baino %0,1 handiagoak izan dira bakarrik, eta udaz geroztik %0,5etik beherakoa izan da bilakaera. Rosa Carabel: «Ez zaigu aitortzen prezioen gorakada eragozteko egiten dugun ahalegina».
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak eta Haritz Beristainek bigarrenez berpiztu dute proiektua lozorrotik, eta ia hogei kontzertuko bira egingo dute datozen asteetan. Disko labur bat ere ondu dute, hirugarrena, bost kanta berri bilduta: ‘Hirugarren mailan’.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Simone Ragusi italiarrak lehen denboraldia du Ampo Ordizia entrenatzen, eta taldea bikain ari da haren esanetara, sailkapeneko bigarren postuan baitago ligako lehen sei jardunaldiak jokatu eta gero.
Balmasedan izan dira berriki Maria Jose Cardell 'Pipi' eta Denis Urubko alpinistak. Iaz Nanga Parbaten estilo alpinoan zabaldutako bideaz eta, oro har, alpinismoaz aritu dira, baita sokakide ez ezik bikotekide izateak sortzen duen berezitasunaz ere.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.